Senatorio jauregia (italieraz: Palazzo Senatorio) Erromako Campidoglio enparantzan dagoen jauregia da, gaur egun Erromako udaletxearen egoitza dena. Campitelli rionean kokaturik dago.

Senatorio jauregia
Kokapena
Estatu burujabe Italia
Eskualdea Lazio
Italiako hiri metropolitarraErromako hiri metropolitarra
Italiako udalerriRoma Capitale
Municipio of RomeMunicipio I
Koordenatuak41°53′35″N 12°29′01″E / 41.893003°N 12.48355°E / 41.893003; 12.48355
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1605
JabeaRoma Capitale (en) Itzuli
Arkitektura
ArkitektoaMichelangelo
Giacomo della Porta
Estiloapizkundetar arkitektura
Webgune ofiziala

Historia aldatu

K.a. 86 urtean Tabularium eraiki zen Inperioaren artxibategi izateko. Erdi Aroan honen hondarrak gatz biltegi gisa ere erabili ziren. 1235 eta 1303 artean Bonifazio VIII.a Aita Santuak dorre bat eraiki zuen eta 1250 eta 1325 artean Senadoarentzako jauregia ere eraiki zen.

Eraikina gotortu zuten eta Kapitolino muinoaren gainean egoteak ere abantaila nabaria ematen zion Erromatar foroaren gainean.

1538an Paulo III.ak eremua txukuntzea erabaki zuen eta Michelangelori enparantza bat eraiki zezan eskatu zion. Honek Campidoglio enparantza ("Kapitolioko enparantza") diseinatu zuen. Bertan Senatorio jauregiari orientazioa aldatu zion, Erromatar foroari begira egon beharrean plaza berriari begiratzeko. Ondoan zuen Kontserbadoreen Jauregiari eraikin bikia egin zion parean, Jauregi berria deiturikoa.

Michelangelo hil zenean Giacomo della Porta arkitektuak jarraitu zuen lana eta jauregiaren aurrealde berria 1605 urtean amaitu zen.

Kanpandorrea (Torre della Patarina) Martino Longhi Zaharrak diseinaturikoa da. XVI. mendean tximista batek jo eta behera erori ondoren beriz eraiki zen.

Iruditegia aldatu

Kanpo estekak aldatu