Tabularium K.a. 86an Kinto Lutazio Katulo kontsulak eraikitzea agindu zuen eraikin bat zen, artxibategi bezala erabiltzeko.

Tabularium, gainean Palazzo dei Senatori eraikia duela.
Tabularium (gorriz), Antzinako Erromako planoan.

Historia aldatu

Lurraren mailan, 3 metro eta erdiko lodiera duten harresi handiekin eraiki zen, Kapitolinoko gorengo mailaraino igotzen doazen heinean kaltetzen doazenak. Agiri ofizialak gordetzeko korridore estudun harresi bikoitz antzeko bat zen. Erromatar Foroan dago, eta bere hondakinek, hondoko oihal bat eratzen dute toki honetan, fatxada solido eta monumental bat, harresiaren barnean sartutako zutabe dorikoekin apaindua.

Senatorio jauregia aldatu

Tabularium eraikinaren gainean Senatorio jauregia eraiki zen, gaur egun Erromako udaletxearen egoitza dena.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

41°53′27″N 12°29′02″E / 41.890873°N 12.483988°E / 41.890873; 12.483988