Schreiber muskerra (Lacerta schreiberi), Lacertidae familiako muskerra da[1]. Iberiar penintsulako mendebaldean bizi da; tartean, Euskal Herrian.

Schreiber musker
Iraute egoera

Ia galzorian  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaReptilia
OrdenaSquamata
FamiliaLacertidae
GeneroaLacerta
Espeziea Lacerta schreiberi
Bedriaga, 1878
Banaketa mapa
Eguneko zikloaeguneko

Deskribapena aldatu

Buru motz eta lodia du. Animalia berdea da gainaldean eta horixka sabelaldean. Isatsa luzea du, gorputzaren luzera halako bi, gutxigora behera. Isatsak kolore arrea izan ohi du. Guztira 40 cm inguruko luzera hartzen du Schreiber muskerrak.

Ugalketa garaian arren burua eta lepoaldea oso urdinak bihurtzen dira. Emea ez da hain deigarria izaten, kolore berde-arrea izaten du eta alboetan orbain zuriak ateratzen zaizkio[2].

Habitata aldatu

Iberiar penintsulako iparraldeko eta mendebaldeko mendikateetan topatuko dugu, bai eta Erdialdeko Sisteman ere. Hariztietan eta pagadietan bizi da, ibaiertzetatik gertu, hezetasuna maite baitu. Urtero 600 mm-ko prezipitazioa baino gehiago jasotzen duten eremuetan aurkitzen da. Ipar-mendebaldeko lurretan 1.500 metroko altueran ikus daiteke, eta Erdialdeko Sisteman 2.100 metroan ere bai.

Ugalketa aldatu

Udaberrian ugaltzen da, apirilaren eta ekainaren artean. 4-24 arrautza jartzen ditu eta udan erruten ditu bi hilabetetan zehar.

Elikadura aldatu

Intsektuak eta araknidoak jaten ditu batez ere; kakalardoak, euliak, eltxoak, matxinsaltoak, armiarmak... Txori txikien edota muskerren arrautzak ere jaten ditu tarteka. Uda amaieran fruitu txikiak ere jaten ditu; masustak, adibidez[3]. Animaliak ehizatzeko esprint motzak egiten ditu.

Erreferentziak aldatu

  1. Sá-Sousa, P., Marquez, R. & Pérez-Mellado, V. (2005) Lacerta schreiberi
  2. (Gaztelaniaz) «Lacerta schreiberi, Lagarto verdinegro» Naturaleza y turismo (Noiz kontsultatua: 2021-02-10).
  3. «Reptiles de Valsaín - Lagarto verdinegro (Lacerta schreiberi)» www.montesdevalsain.es (Noiz kontsultatua: 2021-02-10).

Ikus, gainera aldatu