Gardatxo

Lazertidoen familiako narrasti saurioa, muskerraren antzekoa, baina handiagoa dena. Berde-horixka da eta alboetan ozelo urdinak ditu. Omniboroa da eta eskualde mediterraneoan bizi da.

Gardatxoa (Timon lepidus), Iberiar penintsulan , Frantzia hegoaldean, Italia eta Afrika ipar-mendebaldean topatzen dugun Europako sauriorik handiena da.

Gardatxo
Iraute egoera

Ia galzorian (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaReptilia
OrdenaSquamata
FamiliaLacertidae
GeneroaTimon
Espeziea Timon lepidus
Daudin, 1802
Banaketa mapa
Eguneko zikloaeguneko

Itxura aldatu

Helduak oso handiak (20 cm muturretik uzkira);buztana kontuan izanik, guztira 60 cm eta gehiagoko luzera izan dezake. Gorputz sendoa eta buru bikaina eta zabala du. Larruazalak, berde-horixka koloreztatua, batzuetan grisa edo arrea, alboetan ozeloak deitzen diren orbain urdin nabarmenak ditu.

Ohiturak aldatu

Itsas mailatik 1.000 metrotara Alpe eta Pirinioetan topatuta, idorrak diren eta zuhaixkak dituzten habitat eguzkitsuak hartzen ditu: baso irekiak, mahastiak, olibadi zaharrak eta toki harritsuak. Askotan oso zaratatsua izaten da sasitzaren artean mugitzen denean. Izutzen denean sasien artean (elorrietan, askotan),harri-piloetan, harrizko hormetan eta untxien gordelekuetan babesten da. Orojalea denez elikatzeko intsektu handiak, beste ornodun txiki (sugandilak, ugaztun txikiak) ehizatzen ditu. Batzuetan fruta ere jaten du. Udaberrian txorien kabietan lapurtzen du.

Ugalketa aldatu

Ugalketa, gainerako lazertidoek egiten duten bezalakoa da. Arrak emea hortzez harrapatzen du eta kopularen bitartez barne-ernalketa burutzen du.Emeak 6-15 arrautz erruten ditu eta lur azpian uzten ditu. Hiru hilabete pasa ondoren gardatxokumeak jaioko dira.

Ikus, gainera aldatu