Santu edo letra taldeko haur-jolasa da. Juan Garmendia Larrañaga etnografoak Ormaiztegin, Gipuzkoan, jaso zuen jokoaren inguruko informazioa.[1]

Arauak aldatu

Joko honetan mutilak poxpolo-kaxaren azala hartu eta besoa altxata horma ondoan lurrera erortzen uzten zuen; aldi berean, beste jolaskideek "santu" edo "letra" oihu egiten zuten. Lurra jotzean kartoiak marrazkia baldin bazuen agerian, "santu" esandakoak irabazten zuen; bestela, asmatzen ez zuenak kartoia galtzen zuen bere jolaskidearen mesederako.[2]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu