San Pedroko pasabidea (Gasteiz)

Gasteizko Alde Zaharreko kale bat

Gasteizko San Pedroko pasabidea Alde Zaharrean dago.

San Pedroko pasabidea (Gasteiz)
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaGasteiz
Koordenatuak42°50′55″N 2°40′30″W / 42.8485252°N 2.6750997°W / 42.8485252; -2.6750997
Map


Kokapena aldatu

Alde Zaharraren mendebaldeko mendi-magalean dago, Errementari eta Jesusen Zerbitzarien kaleen artean. Alde batean San Pedro eliza atzekaldea dago, bestean etxe bat.

Kalea laua da, Errementari kalearen mailan dago. Jesusen Zerbitzarien kalera joateko eskailera batzuk jaitsi behar dira.

Luzera aldatu

38 metro inguruko luzera du.

Historia aldatu

Henrike Knörr eta Elena Martínez de Madina Salazarrek idatzitako “Toponimia de Vitoria I – Gasteizko toponimia I” (Euskaltzaindia, 2009) liburuaren arabera kalea 1997ko azaroaren 15ean sortu zen, aurretik kalea ez baitzen existitzen.

Azpiegiturak aldatu

Aitzinako harresiaren ate bat ikus daiteke, San Pedro elizaren paretan.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu