San Pedro eliza (Gasteiz)

eraikitako euskal ondare nabaria Gasteizen

San Pedro eliza[1][2] edo Done Petri apostoluaren eliza[3] XIV. mendeko tenplu gotikoa da, Gasteizen dagoena. Barneko arkitekturaren eta eskulturen aberastasunagatik, Espainia iparraldeko tenplu gotiko ederrenetarikotzat hartua da. 1931n, multzo historiko izendatu zuen Espainiako Gobernuak; eta, 1984an, monumentu historiko artistiko izendatu zuen Eusko Jaurlaritzak.[4]

San Pedro eliza
Done Petri apostoluaren eliza
Kultura ondasuna
Alde Zaharra
Estilo gotiko, barroko eta neogotikoan eginiko tenplua da
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaGasteiz
Koordenatuak42°50′54″N 2°40′29″W / 42.8483°N 2.67485°W / 42.8483; -2.67485
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza XIV. mendea
Izenaren jatorriaPetri
Erlijioakatolizismoa
ElizbarrutiaGasteizko elizbarrutia
Arkitektura
Estiloaarkitektura gotikoa
Ondarea
BICRI-51-0000360
32

Kokalekua aldatu

Gasteizko Alde Zaharrean dago, Errementari kalearen eta Jesusen Mirabeen Sortzailearen kalearen artean, bai eta Alaba Eskibel jauregia eta Alamedako markesaren jauregiaren artean ere.

Elizaren deskribapena aldatu

 
Eliza

Eliza latindarra da, gurutze oinplanoa daukana. Hiru nabe motz ditu hiru ataletan banatuta daudenak. Nabe bakoitza ganga formako arkuez estalita dago. Bere barnean, erretaula asko ikus daitezke. Horien artean, Erregeen erretaula aipagarria da, XVI. mendekoa eta estilo platereskoa duena. Aipatzekoa da antzinako eliza harresiari lotuta zegoela.

San Pedro elizaren dorre barrokoa Valerio de Ascorbek egin zuen. Dorre honek, San Migel Goiaingeruaren elizarekin antzekotasun asko ditu.

Elizak 1892 eta 1896 bitartean berriztapen ugari jasan zituen. Berriztapen horien ondoren, Fausto Iñigitz de Betolatzak egindako portiko neogotikoa eta Bordelen 1861 eta 1901 bitartean sortutako beirateak bakarrik kontserbatu ziren.

 
Erregeen erretaulua

Familien hilobiak aldatu

Ikuspuntu historiko batetik, tenpluaren hainbat kaperatan dagoen ehorztetxe eskulturak oso nabarmenak dira.

Vitoria-Gasteizko familia garrantzitsu askoren Erdi Aroko eta errenazimenduko hilobiak ugariak dira, merkatari eta zaldunenak batez ere. Hilobi gehien dituzten familiak Alabatarrak, Estellatarrak, Salbatierratarrak eta Bergararrak dira. Familia haiek Gasteizen eta Araban kargu politiko asko zituzten.

Alaba leinua aldatu

Alabatarren leinutik, Diego Martinez de Alaba (XVI. mende), Pedro Martinez de Alaba (XVI. mendearen lehen erdia) eta azken honen semea Diego Alaba Eskibelen hilobiak dira aipagarrienak. Diego Alaba Eskibel Astorgako, Avilako eta Kordobako apezpikua izan zen eta Trentoko kontzilioan parte hartu zuen. 1562.urtean hil zen.

Familia honen kide gehienak merkatariak ziren eta normalean harreman komertzialak Herbehereekin eta monarkiarekin hantatzen zirenekin izaten zituzten.

Pedro Martinez de Alaba hirian ospe handikoa pertsonai eta merkataria izan zen. Gaur egun bere jauregia parrokiatik hurbil ikus daiteke.

 
Pedro Martinez de Alabaren hilobia

Nolanahi ere, Alaba familiako kide guztiak ez ziren eliza honetan lurperatu. Adibidez, Diego Martinez de Alaba diputatu nagusiak (Vitoria-Gasteizko alkatea izan zena ere) bere testamentuan San Francisco de Vitoria komentuan hobiratua izan nahi zuela idatzi zuen, eta horrela izan zen. Horrez gain, bere osaba Diego Martinez de Alaba, Gasteizko San Bizente elizan hobiratu zuten.

Estella leinua aldatu

Estella askazitik, Garcia de Estellasen hilobia da garrantzitsuena, XVI. mendeko platereskoa. Merkatari familia honek Flandriarekin negozio asko izan zituen eta Gasteizen goi mailako kargu politikoak lortu zituen XV. mendearen amaieran eta XVI. mendearen hasieran.

Salbatierra leinua aldatu

Salvatierra familiako kideek Gaztelako ardiaren artilea esportatzen zuten. Familia horren hilobi ezagunena Diego Martinez de Salbatierrarena da.

Bergara familia aldatu

Azkenik, Bergara familiako Juan Ruiz de Bergararen hilobia dago. Honen berezitasuna, otoizlari baten irudia agertzea da.

Hilobien argazkiak
 
Portiko zaharra

Portiko Zaharra aldatu

Portiko zaharra XIV.mendean sortu zen. Antzinean, portiko zaharraren burutik tenplura sartzeko bidea zegoen eta Herreria kalera ematen zuen.

Monumentu historiko artistiko nazioanala da. Portikoaren gainean dorre barrokoa eraikitzeak bere arkitekturan aldaketa batzuk eragin zituen. Zorionez, portikoaren harrizko taila preziatuen itxura ez zen aldatu.

 
Timpanoaren eszenak

Portikoaren barnean hainbat eszena daude. Beheko partean, Ama Birjinaren bizitzaren gertakariak eta Kristoren haurtzaroa azaltzen dira. Aitzitik, portikoaren beste atal guztiek Done Petri apostoluaren bizitzako uneak irudikatzen dituzte. Done Petri apostulua tenplua zaintzeaz arduratzen zelako.

Era berean, 12 apostoluen irudiak ere daude.

Kultura jarduerak aldatu

Bisita orduak izateaz gain, 2001. urtetik parrokian organo entzunaldiak egiten dira, udan zehar batez ere. Entzunaldi hauek Gasteizko udalak antolatzen ditu. Floren Unzueta organojolea izan ohi da. Horrez gain, kontzertua amaitzean Unzuetak entzuleei organoa ikusteko aukera ematen die, hura deskribatuz eta bere ezaugarriak aipatuz.

Erreferentziak aldatu

  1. Gasteizko Udalaren Turismo Bulegoaren eskuorria, 2010eko udakoa[Betiko hautsitako esteka].
  2. Arabako Aldizkari Ofiziala, 95. zenbakia, 2010eko abuztuaren 23koa[Betiko hautsitako esteka], 9917. orrialdea
  3. Euskaltzaindia: Santutegiko izen ohikoenak (euskara baturako 66. araua). Eliza horren izena ez, baizik eta santuaren izena arautu duenez, ez diogu Euskaltzaindiaren arau horri lehentasuna eman, baina izen deskriptibotzat (eliza hori zein santurena den esateko) bai, aintzat hartu dugu, Wikipediako politika baita Euskaltzaindiaren arauei jarraitzea.
  4. 265/1984 Dekretua, 1984ko uztailaren 17koa, «zenbait eraikintza nazio mailako Kondaira-Artezko monumentotzat aldarrikatuz». Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 132. zenbakia, 1984ko abuztuaren 4koa.
  • GARCÍA FERNÁNDEZ, Ernesto: Gobernar la ciudad en la Edad Media: oligarquías y elites urbanas en el País Vasco. Arabako Foru Aldundia, Gasteiz, 2004.
  • PORTILLA, Micaela Josefa eta hainbat egile: Catálogo Monumental Diócesis de Vitoria. Publicaciones del Obispado de Vitoria y de la Obra Cultural de la Caja de Ahorros Municipal de Vitoria, I - IX. liburikiak, 1967-2001.
  • PORTILLA, Micaela Josefa: Álava. Everest, 1977. ISBN 84-241-4201-2
  • Hainbat egile: Enciclopedia Histórico-Geográfica de Álava, IV. liburukia, Haranburu Editor, Donostia, 1982. ISBN 84-7407-137-2

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu