San Martín eliza (Arévalo)

San Martín eliza Gaztela eta Leongo Ávilako probintziaren Arévalo herrian dagoen eliza erromanikoa da. XII. mendetik XVIII. mendera eraikitako eliza katolikoa izan zen. Gaur egun erakusketen aretoa bezala erabiltzen da, San Martin Elizaren Kultur-aretoa, alegia.

San Martín eliza
Kultura ondasuna
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Gaztela eta Leon
ProbintziaÁvilako probintzia
UdalerriaArévalo
Koordenatuak41°03′58″N 4°43′11″W / 41.0662°N 4.7198°W / 41.0662; -4.7198
Map
Historia eta erabilera
IrekieraXII. mendea
Izenaren jatorriaMartin Tourskoa
Arkitektura
Ondarea
BICRI-51-0000389-00000

Historia aldatu

 
Francisco Javier Parcerisaren litografia, 1865.

XII. mendean eraikia, Gil Torres kardenalak 1250ean egin zuen inbentarioan agertu zen, Arévaloko beste hamar elizekin batera. Sortzaileak Tapia leinuko zaldunak izan ziren. Hasierako asmoa batzarrak egiteko eta familiakideak lurperatzeko tokia izan zen. 1911an bere erlijio funtzioa galdu zuen. XX. mendean zehar erabilpen desberdinak izan zituen, batez ere biltegia bezala. 1931ko ekainaren 4ean Monumentu Nazionala izendatu zuten.[1] XXI. mendeko hasieran Avilako Aurrezki Kutxa erosi zuen. Geroztik, kultur areto bezala erabili izan da.

Ezaugarriak aldatu

Bi dorre ditu: Xakearena (Torre de los Ajedreces) eta Dorre Berria, azken hau sendoa. Habeartea buztin-hormakoa da. Atari erromanikoa du. Barruan, bestetik, erretaula barrokoa aipatu behar da.

Galeria aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. .

Kanpo estekak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: San Martín eliza (Arévalo)