Salvat Ihartze gaztea
apaiz eta apezpiku katoliko euskalduna
Salvat Ihartze (Aiherra?, XVI. mendea-Tarbe, 1648ko urriaren 7a) Nafarroa Behereko elizgizona, Salvat Ihartze zaharraren iloba.
Salvat Ihartze gaztea | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Aiherra, XVI. mendea | ||
Herrialdea | Nafarroa Beherea, Euskal Herria | ||
Heriotza | Tarbe, 1648ko urriaren 7a | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | euskara | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | apaiz katolikoa | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Biografia aldatu
Piarres Ihartze Bidaxuneko bailearen semea, 1602. urtean osabaren ondorengoa izan zen Tarbeko apezpikutzan. Bigorrako apezpikutzan eta Trentoko kontzilioan erabakitakoak bideratu zituen, kalbinistei aurka egiteko. Frantziako Estatu Orokorretan hartu zuen parte 1614. urtean, eta Richelieu kardinalarekin eta Bertrand Etxauz Baionako apezpikuarekin batean, Nafarroako erresuma Frantziako erresuman sar zedila eskatu zuen hartan. 1620an bildu ziren koroa bakar batera Nafarroako eta Frantziako erresumak.
Erreferentziak aldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.