Saltsa-perretxiko aranusain

Saltsa-perretxiko aranusaina (Cantharellus cinereus) Cantharellaceae familiako onddo espezie bat da.[1][2]

Saltsa-perretxiko aranusaina
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaCantharellales
FamiliaCantharellaceae
GeneroaCantharellus
Espeziea Cantharellus cinereus
Pers., 1794
Mikologia
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Jangarri ona. Lehortzen utziz gero, erraz kontserbatzen da.

Deskribapena aldatu

Kapela: Gris-arre ilun kolorekoa, marroi-beltzaxka hezetasunarekin, zurbilera egiten du lehorrarekin, haritsua, iletsua, ezkatatsua ertzerantz, 3 eta 5 cm bitarteko diametrokoa, inbutu formakoa, Oinera Iritsi arte zulatua batzuetan. Ertza oso mehea du, barrurantz okertua, izurtua, lobulatua, gainerakoa baino argiagoa. Azala oso itsatsita du, eta, beraz, ezin da bereizi.

Orriak: Ez du orririk, himenoforoan tolestura dekurrenteak ditu, zabal, lodiak, gris-urdinak edo gris-errauts kolorekoak, ondoren esporek estaltzen dituzte hauts zurixka itxuran.

Hanka: Betea, nahiz eta batzuetan barnehutsa izan daitekeen, mehetuta eta belztuta oinarrirantz.

Haragia: Oso mehea, zapore gozoa du eta aranen usain handia.[3]

Etimologia: Cantharellus hitza grekotik dator eta koparen txikigarria da, kopa txikia esan nahi du. Cinereus epitetoa latinetik dator, hauskara esan nahi duen "cinereus" hitzetik. Bere koloreagatik.

Jangarritasuna aldatu

Jangarri ona eta erraz lehortu daitekeena.[4]

Nahasketa arriskua aldatu

Craterellus cornucopioides deritzonarekin, hau ere jangarria da, ez du aran usainik, ezta himenioan hain nabariak diren tolesturarik ere. Baita Cantharellus carbonarius delakoarekin ere, honek oin argia du eta betik betea.[5]

Sasoia eta lekua aldatu

Uda bukaeratik udazkenerako. Batzuetan Craterellus cornucopioides delakoarekin nahastuta egoten da, arteen, lizarren, haritzen eta pagoen basoetan.[6]

Banaketa eremua aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Japonia, Australia.

Erreferentziak aldatu

  1. Cantharellus cinereus, Asociación cultural "Baxauri" Kultur Elkartea. Mikologia. Baxauri.
  2. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  3. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 542 or. ISBN 84-404-0530-8..
  4. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 428 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  5. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 453 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  6. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. Jose Luis Añanos Echo Editorial Pirineo, 167 or. ISBN 84-87997-86-4..

Kanpo estekak aldatu