Salbatore eliza (Usurbil)

Salbatore eliza XVI-XVII. mendeetako parrokia eliza da, Gipuzkoako Usurbil herrian dagoena. Habearte bakarrekoa, itxura gotorrekoa eta dorre barrokoa edergarri duena.

Salbatore eliza (Usurbil)
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaUsurbil
Koordenatuak43°16′12″N 2°03′01″W / 43.26995°N 2.05032°W / 43.26995; -2.05032
Map

Historia aldatu

Salbatore parrokiari buruzko lehenengo aipamena 1371 urtekoa da. XIV. mendean lotura du Orreagako agustinoekin eta Tenplarioekin.

Uste zabaldua da gaurko eraikinak bere barnean gordetzen duela garai bateko Atxegatarren oinetxea. Dena dela, oso aspaldikoak dira alde batean, dorrea eta Kale Nagusiaren arteko zatian, dauden hiru leiho bikiak eta gezileihoak.

Gaurko eraikinaren lehen egitasmoa 1563koa da. Baino eraikitzen 1583an hasi eta bukaerako azterketa egin zuten 1596an. Ibilitako hargin nagusiak Legarratarrak eta Marrubizatarrak izan ziren.

1745tik aurrera Joseph Lizardik sakristia berria egin zuen. Eta 1764an hasi ziren dorrea egiteko obrak. Francisco de Iberok zuzendu zituen, Frantzisko Etxebestek Filipinetatik bidali zituen diruekin.

XX. mende hasieran, 1910-30, egin zen ataria eta arkupea.

Eraikina aldatu

Eraikin zati nagusia gotikoa da; nabe bakarrekoa eta abside oktogonala. Nabea barrutik hiru zatitan banatua dago. Hiru zatiek gurutze-gangak dituzte, eta hauei eusteko paretak sendo eta lodiak dira horma-bularrez osatuak. Horma hauetan zazpi bao dago. Horietako handiena arrosa-leihoa XVI.mendekoa. Besteak, alde banatan hiru. Arrosa-leihoa eta beste bi leiho itxura flamigerokoak. Beste lauak, mende bukaeran eginak, laukizuzenak dira.

Nabea 35 metro luze, 15 metro zabal eta 23 metro altu da. Paretak harlanduzkoak, ilaretan atonduak; zati batean aurreko eraikin baten paretak aprobetxatu ziren.

Barruko hormetan hirunakako koloma sortak, harroin eta kapitelak sinpleak, eta denak berdinak.

Erretaula nagusia Salbatoren gorazarrea da. Juanes de Bazkardok egindakoa da, Manuel Lekuonaren iritziz, XVII mendekoa, estilo klasikokoa.

Dorrea oinplano karratukoa da. Estilo barrokoa.

Bibliografia aldatu

  • MURUGARREN, Luis, Usurbil. Aguinaga, Urdayaga y Zubieta., Caja de Ahorros Municipal de San Sebastián, 1974.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu