Sakabo taldeko haur-jolasa da. Juan Garmendia Larrañaga etnografoak Etxalarren, Nafarroa Garaian, jaso zuen jokoaren inguruko informazioa.[1]

Arauak aldatu

Sakaboka aritzeko mutilak bi taldetan banatzen ziren, arrastoa egin eta handik tarte berdintsura kokatuz. Mutilak marra zapaltzera ateratzen ziren banan-banan; baina beste aldekoak, aldi berean ateratakoa baino bizkorragoa izaki, harrapatzen bazuen edo marra zapaltzea galarazten bazion, jokoz kanpo utzi eta bere aldamenera eramaten zuen.[2]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu