Russula urens Russulaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Min gehiegi du kontsumitu ahal izateko.

Russula urens
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaRussulales
FamiliaRussulaceae
GeneroaRussula
Espeziea Russula urens
Romell, 1921

Deskribapena aldatu

Kapela: 4 eta 9 cm bitarteko diametrokoa, hasieran ganbila, baina azkar zabaltzen da depresio batekin, zahartzean ertza ildaskatua. Kolore askotarikoa: oro har, hori-oliba antzekoa edo okre-berdexka izaten da, baina badaude arre-ardo kolorekoak, moreak, gorrixkak, kobre kolorekoak eta laranja koloreko espezieak ere.

Orriak: Zurbilak, horixka samarrak; gaztetan estu eta nahikoa zabal helduaroan, berdinak eta urkilatu gabeak.

Hanka: Zuria, apur bat zimurtsua, zilindrikoa, irmoa, laster muinduna eta bukaeran barnehutsa.

Haragia: Zuria, nahiko hauskorra, zapore akrea edo oso akrea, usain nabarmenik gabea. Nahiko azkar eta biziki erreakzionatzen du gayac-arekin.[2]

Etimologia: Latinetik dator Russula izena, russus-etik, gorriaren txikigarritik: apur bat gorrixka, kolore gorria dutelako Russula generoko espezie askok.

Jangarritasuna aldatu

Ez da jangarria. Zapore akrea du [3]

Nahasketa arriskua aldatu

Kolore askotariko espezie da, eta, beraz, zapore garratzeko beste Russula batzuekin nahas daiteke.

Sasoia eta lekua aldatu

Udazkenean, hostogalkorren basoetan.[4]

Banaketa eremua aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 504 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia..
  4. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 76 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak aldatu