Russula intermedia Russulaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ezin da jan, zapore txarra du.

Russula intermedia
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaRussulales
FamiliaRussulaceae
GeneroaRussula
Espeziea Russula intermedia
P.Karst., 1888

Sinonimoak: Russula intermedia var. mesospora, Russula lundellii, Russula aurantiolutea, Russula pulcherrima, Russula mesospora.

Deskribapena aldatu

Kapela: Tamaina handia, 8 eta 15 cm bitarteko diametrokoa, ganbiletik zabaldura eta deprimitua, ertza ildaskatua. Azal mamitsua, distiratsua, ia koipetsua, zati batean bereiz daitekeena, kolore aldakorra, hori-laranja distiratsuaren eta gorri-adreilu kolorearen artekoa, batzuetan ardo kolorekoa, zahartzean koloregabetu egiten da eta okre-gorrixka bihurtzen da.

Orriak: Kolore zuri-hori uniformekoak, laranja kolorekoak ez.

Hanka: Laburra. 5 eta 6 cm bitarteko garaierakoa, sendoa, harroa, zilindrikoa, zurixka (zahartzean arrosara jotzen du)

Haragia: Gogorra, hauskorra, zurixka (kapelaren azpian marroi-herdoil kolorera jotzen du). Fruta hartzituaren usaina du eta zapore fuertea, pikantea eta batzuetan mikatza. Espora-jalkina horia.[2]

Etimologia: Latinetik dator Russula hitza, russus-etik, gorriaren txikigarritik: apur bat gorrixka, kolore gorria dutelako Russula generoko espezie askok.

Jangarritasuna aldatu

Ez da jangarria.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Russula intermedia delakoarekin nahas daiteke, baina hau txikiagoa da.

Sasoia eta lekua aldatu

Uda hasieratik udazken hasierara. Urkiarekin mikorriza egiten du. Hosto erorkorreko zuhaitzen azpian (pagoa, hurritza). Sahats grisen sastrakadietan. Lurzoru azidoetan, hareatsu-buztintsuetan, lehorrak edo hezeak (baita zingiratsuetan ere), erdi mailako mendietan.

Banaketa eremua aldatu

Europa, Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Islandia, Errusia, Kaukasia, Indonesia.[4]

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 76 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  4. Russula intermedia: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak aldatu