Russula exalbicans Russulaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez du sukaldaritzarako balio.

Russula exalbicans
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaRussulales
FamiliaRussulaceae
GeneroaRussula
Espeziea Russula exalbicans
Banaketa mapa

Deskribapena aldatu

Kapela: 5 eta 12 cm bitarteko diametrokoa, trinkoa, hasieran ganbila ondoren laua eta gainera sakonki hondoratua, ertza altxatua, leuna edo zertxobait ildaskatua helduetan, kolore more-arrosakara garbitua izaten du, baina koloregabetzeko joerarekin, beraz, ia zuria izan daiteke, orban arrosa edo grisaxka batzuekin.

Orriak: Nahikoa estu, trinkoak eta orritxo ugarirekin, oinera gutxi-asko urkilatuak, dekurrente samarrak, igitai itxurakoak, okertuak, zuri-esne kolorekoak, ondoren okre zikinak isla grisaxkekin, ondoan zain bidez elkartuak.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain beherantz jarraitzen duten orriak

Hanka: 3 eta 7 cm bitarteko garaierakoa eta 1 eta 2,5 cm bitarteko lodierakoa, solido samarra, goialdean edo behealdean mehetua, zuria, lausotze gorriren batekin edo orban arre-horixkekin.

Haragia: Zuria, oinaren hondoan horixkarako eta arrez zikintzeko joerarekin. Fruta usainekoa eta zapore akrekoa.[2]

Etimologia: Latinetik dator Russula hitza, russus-etik, gorriaren txikigarritik: apur bat gorrixka, kolore gorria dutelako Russula generoko espezie askok. Exalbicans epitetoa latinetik dator, zurbiltzen, esan nahi duen "ex-albesco" hitzetik. Bere kolore argiagatik.

Jangarritasuna aldatu

Ez du sukaldaritzarako balio.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Russula sanguinea bezalako bat da, alde guztietan zuri-grisaxkaz koloregabetzeko joerarekin. Urkien azpian haztea eta haragiak kolore griserako duen joera dira, bi ezaugarri nabarienak

Sasoia eta lekua aldatu

Udan eta udazkenean. Urkien azpian.

Banaketa eremua aldatu

Kanada, Alaska, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia.[4]

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 74 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 363 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. Russula exalbicans: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak aldatu