Runaway Jury
Runaway Jury (euskaraz Epaimahaia Ihesean), 2003ko Gary Fleder estatubatuarrak zuzendutako thriller film bat da. John Grisham idazlearen The Runaway Jury (1996) eleberrian oinarritua dago. John Cusack, Gene Hackman, Dustin Hoffman eta Rachel Weisz aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua aldatu
AEB, New Orleans. Celeste Woods (Joanna Going) alargun gazteak armagintza enpresa boteretsu bat Jacob (Dylan McDermott) senarraren heriotzaren ardurarengatik auzitara eramatean, miloika dolar jokoan egongo diren epaiketa bati ekingo zaio. Alargunaren interesen defendatzailea Wendall Rohr (Dustin Hoffman) abokatua izango da, Hegoaldeko printzipio sendoetako eta kasuan benetako interesa duen gizasemea. Aldiz, Rankin Fitch (Gene Hackman) abokatu bikaina eta epaimahaikideak kikiltzen aditu gupidagabea enpresaren defentzan jardungo du. Biltegi zahar batean dagoen aginte egoitza batetik, Fitch eta bere lantaldeak korporazioaren interesen alde egingo duen epaimahai perfektua lortzen nola edo hala saiatuko dira.
Aktoreak aldatu
- John Cusack: Nicholas "Nick" Easter
- Gene Hackman: Rankin Fitch
- Dustin Hoffman: Wendell Rohr
- Rachel Weisz: Marlee
- Jeremy Piven: Lawrence Greene
- Bruce Davison: Durwood Cable
- Bruce McGill: Frederick Harkin epailea
- Marguerite Moreau: Amanda Monroe
- Nick Searcy: Doyle
- Leland Orser: Lamb
- Lori Heuring: Maxine
- Nestor Serrano: Janovich
- Joanna Going: Celeste Wood
- Cliff Curtis: Frank Herrera
- Dylan McDermott: Jacob Wood
Kanpo estekak aldatu
- IMDBko fita irakurgai (Ingelesez)