Rollerball (1975eko filma)
Rollerball 1975eko Norman Jewison kanadar zinema zuzendari eta ekoizleak zuzendu eta ekoiztutako zientzia-fikziozko eta akziozko kirol film bat da. James Caan, John Houseman, Maud Adams, John Beck eta Moses Gunn eta Ralph Richardson aktoreek antzeztu zuten.
Rollerball (1975eko filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1975 |
Izenburua | Rollerball |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak, Erresuma Batua eta Australia |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | ekintza-filma, zientzia-fikziozko filma eta film distopikoa |
Iraupena | Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "eta" |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | Alemania, Munich eta Pinewood Studios (en) |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Norman Jewison |
Gidoigilea(k) | William Harrison (en) Norman Jewison |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Norman Jewison |
Konpainia ekoizlea | United Artists |
Edizioa | Antony Gibbs (en) |
Ekoizpen-diseinatzailea | John Box (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | André Previn |
Argazki-zuzendaria | Douglas Slocombe |
Jantzi-diseinatzailea | Julie Harris (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | New York, Tokio eta Houston |
Historia | |
Jasotako sariak | |
mgm.com… | |
2002an John McTiernanek zuzendu eta izenburu berdineko berregokitzapena izan zuen,
Argumentua aldatu
2018. urtea, mundua sei korporazioen artean banatua dago: Energia, Elikadura, Luxua, Etxebizitza, Komunikazioa eta Garraioa. Lasaitasun soziala erabatekoa da, baina baita jendearen askatasun eza ere. Ihesbide bezala Rollerball delakoa dago, ikusle ugari dituen eta berau jokatzen duten jokalarien bizitza bera arriskuan jartzen duen joko bortitz eta hilgarria.
Aktoreak aldatu
- James Caan: Jonathan E.
- John Houseman: Bartholomew jauna
- Maud Adams: Ella
- John Beck: Moonpie
- Moses Gunn: Cletus
- Ralph Richardson: Liburuzaina
- Pamela Hensley: Mackie
- Barbara Trentham: Daphne
- John Normington: Enpresaburua
- Shane Rimmer: Rusty, taldeburua
- Burt Kwouk: Japoniar medikua
- Nancy Bleier: Liburutegiko neska
- Richard LeParmentier: Bartholomewren laguntzailea
- Robert Ito: Houston taldeko estrategia entrenatzailea
Kanpo estekak aldatu
- Rollerball filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- Rollerball filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)