Roland Ratzenberger (Salzburgo, 1960ko uztailaren 4a - Imola, 1994ko apirilaren 30a) Formula 1eko gidari austriarra izan zen.

Roland Ratzenberger
Bizitza
JaiotzaSalzburgo1960ko uztailaren 4a
Herrialdea Austria
HeriotzaBolonia1994ko apirilaren 30a (33 urte)
Hobiratze lekuaSalzburgo
Heriotza moduaistripuzko heriotza: basilar skull fracture (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerak1 Formulako gidaria

1994an istripu baten ondorioz hil zen Imolan, San Marinoko Sari Handirako klasifikapenetan. Hurrengo egunean, 1994ko maiatzaren 1ean, Ayrton Senna brasildarra hilko zen zirkuitu berean.

Kategoria txikiagoak aldatu

Gazte-gaztetatik gustuko izan zituen auto lasterketak. 1983tik 1985 arte, Alemanian hartu zuen parte hainbat txapelketetan eta garaipen handiak lortu zituen.

Horrez gainera, Britainia Handiko Brands Hatch Formula Ford Festivalean ere lehiatu zen eta, 1985ean bigarren postuan geratu ondoren, hurrengo urtean garaile izan zen.

Hurrengo pausoa, britainiar Formula 3n parte hartzea izan zen; oso lasterketa onak egin zituen, baina ez zuen Formula 1eko eskuderietan arretarik piztea lortu.

1960an jaiotako austriarrak 1962an jaioa zela esan ohi zuen, gazteagoa ematearren eta, horrela, bere kirol jarduera luzatu nahian, erretiroa beranduago hartuz.

Bere palmaresak 5 agerraldi erakusten ditu Le Mansean, 1987, 1990, 1991, 1992 eta 1993n. Azken honetan lortu zuen posturik hoberena, bosgarren egin zuenean Toyota 93-CV kotxearekin.

90. hamarkadaren hasieran, Japoniako Formula 3000n eman zuen izena eta garaipen batzuk lortu zituen, baina gehiegi nabarmendu gabe.

Formula 1 aldatu

1994an, bere ametsek ostartea ikusi zuten, Simtek eskuderiak Formula 1ean parte hartzeko aukera eman zionean.

Bere lehen Sari Handia Interlagosen izan zen, Brasilen, baina ez zuen iganderako klasifikatzerik lortu.

Bigarren Sari Handia, berriz, 1994ko Pazifikoko Sari Handia izan zen Okayamako zirkuituan (Japonia). Zirkuitu txikiagotan hartutako esperientzia ez zitzaion alferrikakoa izan eta bere Simtek autoa 11. posturaino eramatea lortu zuen.

Heriotza aldatu

1994ko apirilaren 30ean, larunbata, Imolako Enzo y Dino Ferrari zirkuituan, San Marinoko Sari Handirako klasifikapenak jokatzen ari ziren eta Ratzenberger Simtek S94-Ford auto ahularekin irten zen zirkuitura. Bere itzuli azkarraren aurretik, David Brabham kidearekin talkatakoa izan zuela uste da eta horrek ondorengo istripua izatekoan eragina izan zuela. Amaiera krudel hori Villeneuve bihurgunean 300 km/orduko abiaduran zihoanean jazo zen, bihurgune azkarra eta eskuin aldera egiten zuena. Simtek autoaren aurreko aleroia askatu egin zitzaion eta aurrealdeak ezin izango zuen behar hainbat erantsi, autoa erotu eta hormaren kontra ia-ia aurrez aurre joz. Bat-bateko talkatakoan, garezurra hautsi zitzaion eta Roland ia-ia une berean hil zen.

Kolpearen ondoren, autoa metro batzuk aurrerantz joan zen eta Tosa bihurgunetik gertu geratu zen. Austriarra geldi zegoen eta pistan bertan atenditu zuten medikuek, baina ezin izan zuten ezer egin. Autoa txikituta bazegoen ere, bizitegia osorik geratu zen, baina pilotuaren gorputzak ez zuen kolpea jatzerik izan.

1986az geroztik, Elio de Angelis hil zenetik, Formula 1eko auto batean hiltzen zen lehenengo gidaria zen.

1994ko apirilaren 30eko larunbatean, Roland Ratzenberger San Marinoko Sari Nagusirako klasifikapenetan parte hartzen ari zen Imolan. Bere bolidoa ezin izan zuen kontrolatu Gilles Villeneuve biragunean eta, 14:15ean, horma baten aurka joan zen, bizitza bertan galduz.

 
1994ko ezbeharren ondoren, Imolako Dino y Enzo Ferrari Zirkuitoari egindako aldaketa

Istripuak zirrara handia sortu zuen gainontzeko gidarien artean, Ayrton Sennarengan bereziki, hau beti ari baitzen segurtasunaren beharra aldarrikatzen. Hurrengo egunean, bere mamu latzenak gauzatu ziren, Ayrtonek ere istripua izan zuenean, oraingo hau Tamburello bihurgunean. Senna ere hil egin zen eta, zirkuituko komisarioak brasildarraren bolido suntsitua miatzera joan zirenean, austriako bandera aurkitu zuten, bezperan hil zen Rolandi omenaldia egitekotan baitzen.

12 urtetan, Ratzenberger izan zen Sari Handi batean hil zen lehen gidaria, 1982an, Riccardo Paletti eta Gilles Vileneuve hil ondoren.

Bi heriotza haiek pilotuen segurtasuna zaindu beharra jarri zuen mahai gainean eta, Imolako trazaduraren tramo batzuk eraldatzeaz gain, araudi berri bat sortu zen.

Kanpo estekak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Roland Ratzenberger