Risalamande (batzuetan ris a la mande, frantsesezko riz à l'amande, 'arroza almendrarekin') Gabonetan erabili ohi den Danimarkako postre tradizionala da. Arroz-esnea eta esne-gaina, banilla eta arbendol xehatua nahastuz egiten da, eta hotza hartzen da gerezi-saltsarekin (kirsebærsauce).

Risalamande
Pudin
Osagaiakarroz-esnea
Historia
JatorriaDanimarka

Ezaugarriak aldatu

Normalean, arbendol oso bat egoten da postrean, eta aurkitzen duenak sari berezi bat irabazten du: agian txokolate-bihotza, mazapan-txerria, Svikmøllen aldizkariaren zenbakia edo mahai-joko txiki bat.[1] Haur txikiak dituzten etxeetan, ohikoa da nagusiek almendra osoa ezkutatzea haur batzuen atalean. Dibertsioaren zati bat honetan datza: almendraren bila dabilenak ahal duen guztia ezkutatzen du, eta gainerako mahaikideek risalamande guztia jan behar dute haren bila, nahiz eta lehenago Gabonetako afari oparo bat jan.

Historia aldatu

XIX. mendean Danimarkan sortu zen eta dirudienez Frantziako riz à l'impératrice postre klasikoan oinarritu zen. Arroz pastelak ohiko bihurtu ziren garai hartan eta risalamande postre garesti gisa sortu zen, izan ere bi osagai garesti baitzituen, bainilla eta arbendiola.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu