Budina (ingelesez pudding, frantseseko boudin hitzetik) jatorrian Ingalaterrako sukaldaritzako plater gozo edo gazia da, oinarrian halako ore bat duena. Izen horren barnean sartzen dira postre ugari, hala nola ogi-mamiz, bizkotxoz, arrozez edo semolaz egindakoak. Plater gazien artean daude Christmas pudding eta Yorkshire pudding deritzanak.

Budin
jaki eta azkenburu

Euskal Herrian ere jaki gaziak eta gozoak izendatzeko erabiltzen da[1], hala nola krabarroka budina edo sagar budina. Sarri, flana izendatzeko erabiltzen da[1].

Jogurt budina aldatu

 
Jogurt budina

Osagaiak aldatu

  • Jogurt bat (limoizko, naturala )
  • Jogurt neurriko 3 irin neurri
  • Jogurt neurriko 2 azukre neurri
  • Jogurt neurriko olio neurri bat
  • Altxagarri poltsatxo bat
  • 2 edo 3 arrautza
  • Aukerako: mahaspasak, mahatsak, intxaurrak, laranja, limoi zuku, anis...

Prestaketa aldatu

Dena irabiatu eta labean jarri gurinaz eta gero irinaz estaliko molde batean.

  • Denbora ordu bat
  • Tenperatura: 180-200 gradu.

Ikus,gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. a b Budin sarrera Euskaltzaindiaren Hiztegian.

Kanpo estekak aldatu