Regina Jonas, jaiotzez Regine Jonas[1], (Berlin, Alemaniar Inperioa, 1902ko abuztuaren 3aAuschwitz, 1944ko urriaren 12a edo abenduaren 12a) alemaniar errabino erreformista izan zen. 1935ean, munduko lehen emakume errabino bihurtu zen.

Regina Jonas

Bizitza
JaiotzaBerlin1902ko abuztuaren 3a
Herrialdea Alemaniar Inperioa
HeriotzaAuschwitz1944ko urriaren 12a (42 urte)
Heriotza moduagiza hilketa
Hezkuntza
HeziketaHochschule für die Wissenschaft des Judentums (en) Itzuli
Primo-Levi-Gymnasium (en) Itzuli
Hizkuntzakalemana
Irakaslea(k)Leo Baeck (en) Itzuli
Eduard Baneth (en) Itzuli
Max Dienemann (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakerrabinoa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioajudaismoa

Bizitza aldatu

1902an jaio zen Wolf eta Sara Jonasen familian[1] eta Berlingo Scheunenviertel auzoan hazi zen. Abraham izeneko neba izan zuen. Errabino izateko bokazioa gaztetatik sentitzen zuen. 1923an batxilergoko diploma jaso zuen. Hurrengo urtean, irakasleen mintegi batean parte hartu zuen, eta horrek Berlingo nesken eskoletan judaismoa irakasteko aukera eman zion[2].

1924an, Hochschule für die Wissenschaft des Judentumsen matrikulatu zen. Instituzio liberal honek emakume ikasleak onartzen zituen, baina Jonas zen errabino izatea espero zuen bakarra. Beste emakume guztiak irakasle titulua lortzeko ikasten zuten[2].

Eduard Baneth (1855–1930), Hochschuleko Talmudeko irakaslea eta ordenazioen arduraduna, Jonasen tesiaren zuzendaria izan zen, «Emakume batek bete al dezake errabinoaren kargua?». 1930eko ekainean aurkeztutako paper hau emakumeen ordenaziorako oinarri halakhiko bat aurkitzeko ezagutzen den lehen saiakera da. Tesiak kalifikazio ona jaso zuen. Handik gutxira, Eduard Baneth hil zen. Haren ondorengoa ez zegoen emakume bat ordenatzeko prest, eta Hochschuleko beste irakasle bat ere ez, ziurrenik eskandalu baten beldur zirelarik. Ondorioz, Regina Jonas irakasle gisa bakarrik graduatu zen. Hala ere, ez zuen utzi errabino izateko ideiari. Azkenik, 1935ean, Max Dienemann errabinoak (1875–1939) ordenazioa onartu zuen[2].

1937an, Berlingo komunitateak «errabino aholkulari» gisa ofizialki enplegatu zuen. Gainera, ospitalean jardun zuen maiz[2].

1942ko azaroaren 3an, Regina Jonasek aitorpen orria bete behar izan zuen. Adierazpen-inprimaki horrek haren ondasun guztiak zerrendatu zituen, liburuak barne. Bi egun geroago, ondasun guztiak konfiskatu zizkioten «Alemaniako Reicharen mesedetan»[3]. 1942ko azaroaren 6an, Regina Jonas eta haren ama Theresienstadtera deportatu zituzten. Han ere jarraitu zuen predikatzen eta aholkuak ematen. Victor Frankl psikoanalistak zuzendutako Referat für psychische Hygiene erakundearen parte izan zen[2].

1944ko urriaren 12an, Sara eta Regina Jonas Auschwitzera deportatu eta bertsio baten arabera, egun berean hil zituzten[2] (edo beste bertsio baten arabera, bi hilabete geroago)[3].

Ondarea aldatu

 
Regina Jonas kalea (Offenbach am Main)

Jonasen heriotzatik 1972ra arte, gutxienez behin prentsan aipatu zuten errabino gisa, 1967an, The Australian Jewish News aldizkarian[4]. 1972an Sally Priesand errabinoaren ordenazioaren ondoren, 1973ko uztailean jakinarazi zuten ezagutzen den beste emakume errabino bakarra Regina Jonas berlindarra izan zela[5].

1991n, Katharina von Kellenbachek Regina Jonasen literatura-lanak aurkitu zituen[6]. 1999an, Elisa Klapheckek haren biografia argitaratu zuen[2].

2001ean, Berlinen, Regina Jonas bizi izan zen tokian (Krausnickstrasse 6) oroigarrizko plaka bat jarri zuten, eta 2002an Offenbach am Maineko kale bati haren izena jarri zioten[7].

Erreferentziak aldatu

  1. a b (Alemanez) «Geburtsurkunde von Regina Jonas» Geburtenregister der Berliner Standesämter (Berlin) 1902-08-04 (Noiz kontsultatua: 2023-10-23).
  2. a b c d e f g (Ingelesez) Klapheck, Elisa. «Regina Jonas» The Shalvi/Hyman Encyclopedia of Jewish Women (Noiz kontsultatua: 2023-10-23).
  3. a b (Ingelesez) «Regina Jonas: The First Woman Rabbi in the World» Hagalil (Noiz kontsultatua: 2023-10-23).
  4. (Ingelesez) The Australian Jewish News. Melbourne (argitaratze data: 1967-11-24).
  5. (Ingelesez) «Newlyweds» The American Israelite: 19. 1973-07-19.
  6. (Ingelesez) Dayan, Aryeh. «A Forgotten Myth» Haaretz 2004-05-25 (Noiz kontsultatua: 2023-10-23).
  7. (Alemanez) «Regina Jonas (1902-1944) – Die erste Rabbinerin weltweit» Landeszentrale für politische Bildung Baden-Württemberg 2014 (Noiz kontsultatua: 2023-10-23).

Kanpo estekak aldatu