Rambo: First Blood Part II
Rambo: First Blood Part II (euskaraz Rambo: Lehenbiziko Odola II. Zatia) 1984ko George P. Cosmatos estatubatuar zinema zuzendariaren akziozko gerra filma bat da. David Morrell idazlearen First Blood eleberrian oinarrituta dago. Bertan, Sylvester Stallone, Richard Crenna, Charles Napier, Steven Berkoff, Julia Nickson eta Julian Turner aktoreek antzeztu zuten.
Filma honek aurrekari bat bazuen, 1982ko First Blood, bai eta beste bi jarraipen ere, 1988ko Rambo III eta 2008ko Rambo. Filmak honek mundu osoan sekulako arrakasta izan zuen, 150 milioi inguruko diru etekinak bereganatu eta Back to the Future filmaren ondoren 1985an diru irabazi gehien lortu zituen bigarren filma izan zelarik. Bestalde, orduko AEBtako Ronald Regan presidentearen harreta ere piztu zuen, filma eta protagonistaren antzezpenak goratu baizituen. Filma bera maiz estatubatuar inperioalismoaren ikurtzat jo izan da, bai eta 1980ko hamarkadako filma esaguratsuenetakotzat ere.
Argumentua aldatu
AEBetako Armadako goi-agintariek Rambo (Sylvester Stallone) espetxetik atera eta Vietnamrera misio berri bat gauzatzera bidali dute: Vietnamgo Gerran desagertutako estatubatuar gudariak topatzea eta haien jaioterrira bizirik ekarraztea. Paratxutean jauzi eta oihanera ailegatzean, laban bat, arkua eta geziak bakarrik daramatzala, etsaia ez erasotzeko eta argazkiak ateratzeko bakarrik agintzen zaio. Baina usteak erdi ustel, misioa okertu eta Rambok bere kaxaz jardun beharko du...
Aktoreak aldatu
- Sylvester Stallone: John J. Rambo
- Richard Crenna: Samuel Trautman kolonela
- Charles Napier: Murdock marshalla
- Steven Berkoff: Podovsky teniente kolonela
- Julia Nickson: Co-Bao
- Martin Kove: Ericson
- George Cheung: Tay tenientea
- Andy Wood: Banks
- William Ghent: Vinh kapitaina (gerra-presoen kontzentrazio-zelaiko komandantea)
- Voyo Goric: Yushin sarjentua
- Dana Lee: Kinh kapitaina
- Baoan Coleman: kanoiontziko kapitaina
- Steve Williams: bizialdi guztirako espetxe zigorra duen presoa
- Don Collins: 1. gerra-presoa
Kanpo estekak aldatu