Qeleshe Europako zenbait herrialdetan erabiltzen den txano tradizionala da. Gizonek bakarrik daramate.[1] Besteak beste, herrialde hauetan ikus daiteke: Albania, Serbia, Montenegro, Ipar Mazedonia eta Italiako arbëresh herrietan. Izena albanieratik dator, "lesh", euskaraz "artila".

Gizon bat queleshe txanoarekin.

Ezaugarriak aldatu

Txanoa feltro zati bakar batekin egiten da, buruan berean moldatuta. Normalean zuria da. Albaniako hegoekialdean txanotik konkor bat ateratzen da. Batzutan ere buruaren inguruan zerrenda bat lotzen da.

Qeleshe desberdinak aldatu

Lurraldeen arabera txanoaren itxura desberdina izan daiteke:

  • Albaniako iparekialdean eta Myzeqe lurraldean kono laburragoa da.
  • Albaniako hegoekialdean luzeagoa, batez ere Gjirokastër eta Vlorë lurraldetan.

Erreferentziak aldatu

  1. Stipčević, Aleksandar (1977). The Illyrians: History and Culture. History and Culture Series. Noyes Press. p. 89. ISBN 0815550529.

Kanpo estekak aldatu