Berat eta Gjirokastërko hirigune historikoak1
UNESCOren gizateriaren ondarea

Hiriko etxe bat

Mota Kulturala
Irizpideak iii, iv
Erreferentzia 569bis
Kokalekua  Albania
Eskualdea2 Europa/Ipar Amerika
Koordenatuak 40°4′10″N 20°8′0″E / 40.06944°N 20.13333°E / 40.06944; 20.13333
Izen ematea 2005 (XXIX. bilkura)
Luzapen urtea 2008
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Gjirokastër edo Gjirokastra, Albaniako hegoaldean dagoen hiria da. Izen bereko konderriaren eta barrutiaren hiriburua da.

Esaten denez, hiriaren izenak Argyro printzesa greziarraren izenean du jatorria. Argyresek XV. mendean eraikitako gotorlekuko dorretik bota zuten bere burua, setiatutako Turkiako armada baten aurrean amore eman beharrean. Hala ere, litekeena da Argyres tribuaren izenatik eratorria izatea "Argyres gotorlekua". [1].Erdi Aroko greziar iturrietan, Argyrocastron agertzen da, Joan VI.a Kantakouzenosek 1336an aipatua. Izena Erdi Aroko grezieratik dator, Argyro "zilar" eta "gaztelu" esanahiarekin; Bizantziar kronikek ere Argyropolyhni izena erabili zuten, hots, zilarrezko hiria esan nahi duena. Ondoren, Ergeri izan zen turkiar otomandar izena. Greziarrek, alemaniarrek eta italiarrek okupatu zuten, eta Argirocastro deitu zioten, Bigarren Mundu Gerran. Hiriak Argjiro printzesaren izena hartu zueneko teoria, XIX. mendeko Kostas Krystallis idazleak eleberri labur bat idatzi zuenekoa, herri etimologian mantentzen da eta Kadareren poema batean jaso zen 60ko hamarkadan.

Hiriko alde zaharra hiri-museo izendatu zuten komunismoa zegoen garaian. 2005ean UNESCO erakundeak, Gjirokastërko hiri-museoa Gizateriaren Ondare izendatu zuen otomandar herriaren ondo zaindutako adibide bakar eta lur-jabeek eraikia.

Klima aldatu

      Datu klimatikoak (Gjirokastër)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 9 11 13 18 23 28 32 34 27 23 15 11 20.3
Batez besteko tenperatura (ºC) 5 6 7 12 16 20 23 24 19 14 10 6 13.5
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 1 1 2 6 10 13 15 15 12 8 5 2 7.5
Pilatutako prezipitazioa (mm) 290 230 190 90 50 40 10 10 60 180 400 320 1870
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 11 10 8 7 5 2 1 1 3 7 14 12 81
Hezetasuna (%) 71 69 68 69 70 62 57 57 64 67 75 73 66.8
Iturria (1): Weatherbase
Iturria (2): Climate data

Pertsonaia ezagunak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez)Everett-Heath, John,.- The Concise Oxford Dictionary of World Place Names (5 ed.), Gjirokastër sarrera. ISBN 9780191882913
 
Hiriaren ikuspegia

Kanpo estekak aldatu