Pupa (latinez: pupa, "panpina") metamorfosi osoa duten intsektuetan (holometaboloak), bizi-zikloaren atseden-egoera da, larba eta heldu estadioen artean igarotzen dutena. Fase honetan intsektua estalki babesle batean biltzen da eta bere ehunak desegin ondoren berrantolatzen dira[1].

Cetonia aurataren pupa

Fase honetan zehar intsektuak hirutan zatitutako gorputza garatzen du (burua, abdomena eta toraxa), larba egoeran ageri ez zuena. Zangoak eta hegalak ere fase honetan garatzen dira, eta baita sexu organoak ere.

Pupa faseak asteak, hilabeteak edo urteak ere iraun ditzake, espeziearen eta ingurugiroaren arabera. Zenbait kasutan, pupa fasea probesten dute ibernatu eta negua iragateko.

Zenbait espeziek pupa fasea pasatzeko babes moduko bat eraikitzen dute inguruan. Pinpilinpausa edo tximeleten beldarrek zetazko krisalidak sortzen dituzte beren inguruan, sits beldarrek kuskuak eraikitzen dituzte, eta azkenik, zenbait intsektuk puparium delakoa sortzen dute beren exoeskeletoa izango denaz.

Erreferentziak aldatu

  1. Pupa Euskalterm. Euskara.euskadi.net

Kanpo estekak aldatu