Larba hainbat ornogabe, anfibio eta arrainen bizitzako aldia da, arrautzatik irten eta animalia helduaren itxurarik hartu ez duena.

Proserpinus proserpina espeziearen beldarra, intsektu larba bat

Egituraz eta bizitzeko eraz oso desberdinak izaten dira espezie bereko larba eta animalia heldua: apoa eta zapaburua, tximeleta eta haren beldarra, adibidez. Ugalketarako gaitasunik ez dute izaten larbek. Larba izatetik heldutasun arteko aldaketa prozesua metamorfosi izenaz ezagutzen da. Zenbait animaliak larba aldi oso laburra dute, eta beste zenbaitek berriz hala irauten dute ia bizitza guztian, txitxar mota batzuek esate baterako.

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu