Pteroglossus torquatus

Pteroglossus torquatus Pteroglossus generoko animalia da. Arasari lepokoduna[3] edo tukantxo lepokoduna[4] izena ematen zaio. Hegaztien barruko Ramphastidae familian sailkatua dago. Mexiko Hegoaldetik Kolonbiaraino eta Venezuelako zenbait lekutan.[5]

Pteroglossus torquatus
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1) [1]
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaAves
OrdenaPiciformes
FamiliaRamphastidae
GeneroaAracari (en) Pteroglossus
Espeziea Pteroglossus torquatus
(Gmelin, JF, 1788)[2]
Banaketa mapa
Kumaldiaren tamaina3,2
Errute denbora16 egun

Deskribapena aldatu

Arasari lepokodunak bizkar beltza du gehienbat, luma berde batzuekin. Garondoan marra gorrixka dauka eta horri zor dio bere "lepokodun" izena eta latinezko "torquatus". Lepoko eta eztarriko lumak beltzaxkak dira, eta goiko isatsa eta ipurdia gorri distiratsuak dira. Behealdeko lumak eta bularrekoak horiak dira batez ere, eta marra beltz eta gorria dauka sabelaldean zehar, gerriko baten moduan.

Mokoaren goiko aldea zuri-grisa edo batzuetan zurixka da. Beheko mokoko eta goiko mokoaren beheko ertza beltzak dira. Goiko mokoaren beheko ertzean sakabanatutako hortz multzo baten itxura duten protuberantziak ditu. Mokoa arina da, gurutzatutako hezurrezko hagaxkaz egina baitago. Mokoa eta begiak inguratzen dituen azala kolore gorri distiratsukoa da eta begiak horiak.

Espezie honetan emea arraren antzekoa da, baina mokoa txikiagoa du. Arasari gazteak ez dira hain ikusgarriak. Batez besteko pisua 230 g ingurukoa da eta gorputzaren luzera 41 cm da batez beste.[5]

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez)BirdLife International (2012) Species factsheet. www.birdlife.org webgunetitik jaitsia 2012/05/07an
  2. (Ingelesez) IOC Master List[Betiko hautsitako esteka]
  3. Laboratorium Bergarako museoeko zoologia bildumako inbentarioa.
  4. (Gaztelaniaz) «Tucancillo collarejo (Pteroglossus torquatus)» iNaturalist Panamá (Noiz kontsultatua: 2020-10-22).
  5. a b (Ingelesez) Garchow, Kendra. «Pteroglossus torquatus (collared aracari)» Animal Diversity Web (Noiz kontsultatua: 2020-10-22).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu