Piciformes

Neorniteen subklaseko zenbait hegaztiz esaten da. Enborretan gora ibiltzeko oso egokiak diren azkazal sendo eta kurbatuz hornitutako lau behatz dituzte (bi aurrerantz begira, eta beste bi atzerantz).

Piziforme (Piciformes) hegaztien klaseko izen bereko ordenako txoriez esaten da. Sei familia biltzen dira piziformen baitan: galbulidoak, bukonidoak, kapitonidoak, indikatoridoak, ranfastidoak eta pizidoak. 370 hegazti mota sartzen dira ordena honen baitan. Ezagunenak okila eta Ameriketako tropiko aldeko lurraldeetan bizi diren jakamarak eta tukanak dira. Madagaskar-en eta Ozeaniako uharte gehienetan izan ezik, munduko lurralde bero eta epel guztietan daude hedatuak piziformeak. Badira piziformeetan elkarren antz handirik ez duten familiak; galbulidoen familiako txori txiki moko-zorrotzak eta ranfastidoetako hegazti handi moko eskergakoak esate baterako, baina zangoetako giharrak eta atzaparrak egitura berekoak dituzte denek: hegazti igokariak dira, eta zuhaitz enborretan ibiltzeko eta haiei erpeak oratzean indar gehiago egiteko egokituak dituzte gihar horiek; hanketako behatzak erdiko biak aurrera zuzenduak eta alboetako beste biak atzera itzuliak dituzte. Ez dute migratzen. Elikatzeko eraz fruitujaleak edo intsektujaleak dira. Laboreetan kalte handia egiten duten intsektuak jaten dituztenez, hegazti onuragarriak dira laborantzarako.

Piciformes
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
AzpierreinuaEumetazoa
FilumaChordata
KlaseaAves
SuperordenaCoraciimorphae
Ordena Piciformes
Meyer & Wolf, 1810

Taxonomia aldatu

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu