Psycho (1960ko filma)
Psycho (euskaraz Psikosia) 1960ko Alfred Hitchcock ingeles zinema zuzendariaren beldurrezko filma bat da. Robert Bloch idazlearen Psycho eleberrian oinarritua dago. Anthony Perkins, Janet Leigh, Vera Miles, John Gavin eta Martin Balsam aktoreek antzeztu zuten. Zuri-beltzean filmatua izan zen.
Filma lau Oscar Sarietarako izendatua egon zen.
Psycho II (1983), Psycho III (1986), Bates Motel (1987), Psycho IV: The Beginning (1990) eta Psycho (1998) jarraipenak dauzka.
Argumentua aldatu
AEBtako Phoenix hiriko hotel batean Marion Crane idazkaria (Janet Leigh) eta Sam Loomis (John Gavin) maitaleek eztabaida latz bat dute, gizona diruz gaizki dabil, hori bere emazteari hilabetero diru-zorra kitatzeko eta maitaleak ezkontzeko arazo larria delarik. Idazkari gaztea erabat etsiturik bere enpresan lapurreta egin eta hiritik ihes egingo du.
Ordu luzez noraezean gidatzen ibili ondoren, topatzen duen lehenbiziko lekuan gelditu eta atseden hartzea erabakitzen du: Norman Bates izeneko gazte lotsati baten abetzakoa den errepide ondoko ostatua. Ostatuak nahiz Norman (Anthony Perkins) eta bere ama bizi diren aldameneko etxaldeak itxuraz arrunta eta lasaia dirudite, baina gauzak ez dira diruditena.
Aktoreak aldatu
- Anthony Perkins: Norman Bates
- Janet Leigh: Marion Crane
- Vera Miles: Lila Crane
- John Gavin: Sam Loomis
- Martin Balsam: Milton Arbogast detektibea
- John McIntire: Al Chambers sheriffa
- Simon Oakland: Fred Richman medikua
- Frank Albertson: Tom Cassidy
- Patricia Hitchcock: Caroline
- Vaughn Taylor: George Lowery
- Lurene Tuttle: Chambers andrea
- John Anderson: California Charlie
- Mort Mills – Errepideko polizia
- Virginia Gregg, Jeanette Nolan eta Paul Jasmin – Norma Batesen ahotsa (Normanen ama)
- Ted Knight – Norman Bates zaintzapean duen polizia
Iruditegia aldatu
-
Alfred Hitchcock zuzendaria Batesdarren etxaldearen aurrean.
-
Ostatuaren kartela.
-
Ostatua eta etxaldea gaur egun.
Liburua aldatu
Kanpo estekak aldatu
- Psycho filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)