Psilocybe pratensis Hymenogastraceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Psilocybe pratensis
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaHymenogastraceae
GeneroaPsilocybe
Espeziea Psilocybe pratensis
P.D.Orton, 1969

Sinonimoa: Deconica pratensis.

Deskribapena aldatu

Kapela: Higrofanoa, likatsu samarra, 0,5 eta 2 cm bitarteko diametrokoa, esferaerdi formatik ganbil-laura pasatzen da. Arre-iluna hezea dagoenean eta okre antzeko kolorekoa lehortzean. Azal bereizgarria du. Errezelaren arrastoak izaten ditu ertzean eta ildaskatu samarra zopatuta dagoenean.

Orriak: Gaztetan oso itsatsiak, Agrocybe-en kolorea gogorarazten dute, gero, tonu purpurak izaten ditu esporak heltzean.

Hanka: 1,5 eta 2 cm bitarteko garaierakoa, zilindrikoa, kapelaren kolorea baino argiagoa izaten du, errezelaren hondarrekin.

Haragia: Zurbila, usain eta zapore leunak ditu.[2]

Etimologia: Psilocybe hitza, bi hitz grekotik dator: biluzik, esan nahi duen "psilos" hitzetik eta burua, esan nahi duen "kūbe" hitzetik. Pileotik askatzen den azal meheari egiten dio erreferentzia. Pratensis epitetoa latinetik dator, belardietatik, esan nahi duen "pratensis" hitzetik. Bere habitatarengatik.

Jangarritasuna aldatu

Ez da jangarria.

Sasoia eta lekua aldatu

Udazkenean. Espezie hau ez da oso ohikoa, eta lurzoru karetsuetan taldeak osatuz aurki daiteke.

Banaketa eremua. aldatu

Mendebaldeko Europa.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 407 or. ISBN 84-404-0530-8..

Kanpo estekak aldatu