Psathyrella ammophila

Psathyrella ammophila Coprinaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Psathyrella ammophila
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaCoprinaceae
GeneroaPsathyrella
Espeziea Psathyrella ammophila
P.D.Orton, 1960
Mikologia
 
orriak himenioan
 
himenioa adnatua da
 
hanka biluzik dago
 
espora beltz marroixkak dauzka
 
saprobioa da
 
ez da jangarria

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Sinonimoak: Psilocybe ammophila, Deconica ammophila, Pogonoloma spinulosum.

Deskribapena

aldatu

Kapela: 50 mm arteko diametrokoa, hasieran ganbila, gero lau-ganbiletik zabaldura; ertza mehea, zorrotza, erregularra, basiodiokarpo heldugabeetan errezel zuriaren hondakinekin; kapelaren gainazala higrofanoa, erradioaren erdiraino edo gehiagoraino, gardentasunagatik ildaskatua eguraldi hezean, marroi ilun kolorekoa, marroi-gorrixka, krema zurbila eguraldi lehorrarekin, baina diskoan okre antzeko kolore apur bat ilunagoa mantenduz.

Orriak: Ez oso estu, lamelulekin, adnatuak, lehenik gris-krema zurbil kolorekoak, gero gris-marroi ilunetik arre-beltzaxkara edo arre-purpurara doan kolorekoak helduaroan; ertza osoa eta zurbilagoa.

Hanka: 70 mm arteko garaierakoa eta 4 mm arteko diametrokoa, mehea, zilindrikoa edo erraboildun samarrekoa, fibrilosoa, krema-zurixka kolorekoa, okre kolorekoa oinarri aldera.

Haragia: Urria, krema kolorekoa edo okre antzeko kolorekoa, usain eta zapore nabarmenik gabea.[2]

Etimologia: Psathyrella terminoa, "psathyra"-ren txikigarria da, grezierazko hitzetik eratorria, "xehetzen erraza" esan nahi du.

Jangarritasuna

aldatu

Ez da jangarria.[3]

Sasoia eta lekua

aldatu

Udaberritik udazkenera. Lurzoru hondartsuetan, kostaldeko dunetan, maiz Ammophyla arenaria delakoarekin.[4]

Banaketa eremua

aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Alaska, Mexiko, Islandia, Europa, Errusia, Israel, Japonia, Australia, Zeelanda Berria, Hegoafrika, Argentina.[5]

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 266 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) 2023. Sociedad micológica Barakaldo. Investigación y divulgación de la micologia.
  4. (Gaztelaniaz) Velazquez Vergara José Ignacio, Suarez Gil Angela. (2009). Catalogo micológico. Banco de setas.
  5. Psathyrella ammophila: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

aldatu