Prizzi's Honor
Prizzi's Honor (euskaraz Prizzitarren Ohorea) 1985eko John Huston estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako umore beltzeko filma bat da. Richard Condon idazlearen izenburu berdineko 1982ko Prizzi's Honor eleberrian oinarritua dago. Jack Nicholson, Kathleen Turner, Robert Loggia, Anjelica Huston eta William Hickey aktoreeek antzeztu zuten.
Zazpi Oscar Sarietarako izendapenak jaso eta Emakumezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria (Anjelica Huston) irabazi zuen. Beste hainbat sari eta izendapenen artean, lau Urrezko Globo Sari ere irabazi zituen.
Argumentua aldatu
Charley Partanna (Jack Nicholson) New Yorkeko mafia familia boteretsuenetakoa den Prizzitarren soldatapeko hiltzailea da. Corrado Prizzi (William Hickey) Aitajaunaren biloba den Maerose (Anjelica Huston) Charleyz maitemindua dago, nahiz eta bien artean Irene Walker (Kathleen Turner) ilehori eder bezain enigmatikoa sartuko den.
Aktoreak aldatu
- Jack Nicholson: Charley Partanna
- Kathleen Turner: Irene Walker
- Anjelica Huston: Maerose Prizzi
- Robert Loggia: Eduardo Prizzi
- John Randolph: Angelo "Pop" Partanna
- William Hickey: Don Corrado Prizzi
- Lee Richardson: Dominic Prizzi
- Michael Lombard: Rosario "Finlay" Filangi
- C. C. H. Pounder: Peaches Altamot
- George Santopietro: Plumber
- Ann Selepegno: Amalia Prizzi
- Lawrence Tierney: Hanley tenientea
- Vic Polizos: Phil Vittimizzare
- Dick O'Neil: Bluestone
- Sully Boyar: Casco Vasorne
- Stanley Tucci: soldadua
Sariak aldatu
Oscar Sariak aldatu
Urtea | Kategoria | Izendapena | Emaitza |
---|---|---|---|
1985 | Film onenaren Oscar Saria | Hautagaia | |
1985 | Zuzendari onenaren Oscar Saria | John Huston | Hautagaia |
1985 | Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria | Jack Nicholson | Hautagaia |
1985 | Gizonezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria | William Hickey | Hautagaia |
1985 | Emakumezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria | Anjelica Huston | Irabazlea |
1985 | Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria | Richard Condon Janet Roach |
Hautagaiak |
1985 | Jantzi-diseinu onenaren Oscar Saria | Donfeld | Hautagaia |
1985 | Muntatze onenaren Oscar Saria | Rudi Fehr Kaja Fehr |
Hautagaiak |
Kanpo estekak aldatu
- Prizzi's Honor filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- Filmaren webgunea (Ingelesez)
- Prizzi's Honor filmaren trailer edo iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)