Prematuroen erretinopatia pisu baxuarekin jaiotako garai aurreko fetuetan inkubagailu-giroko oxigeno-kontzentrazio altuaren ondorioz ager daitekeen erretinopatia da; iskemiaren ondorioz erretinan sortzen den neobaskularizazioa da bere ezaugarri nagusia. Ugalketa bitreorretinianoa gertatzen da, eta horren eraginez trakzio bidezko erretinaren askatzea ager daiteke eboluzioaren azken konplikazio gisa.[1] Theodore L. Terryk deskribatu zuen lehendabizikoz 1942an.[2]
↑Lambert, Scott R.; Lyons, Christopher J.; Lambert, Scott R.,, Lyons, Christopher J.. (2016-10-31). Taylor and Hoyt's pediatric ophthalmology and strabismus. (5. argitaraldia) Edinburgh ISBN9780702066160. OCLC.960162637.