Poteketa taldeko haur-jolasa da. Juan Garmendia Larrañaga etnografoak Lizartzan, Gipuzkoan, jaso zuen jokoaren inguruko informazioa.[1]

Aluminiozko poto bat erabiltzen da.

Arauak aldatu

Neska-mutilen joko hau urte guztikoa zen eta errepidean egiten zuten. "Betetzailea" nor zen jakiteko, jolaskide batek ondorengoa esaten zuen hitz bakoitzaz laguna seinalatzen zuen bitartean: "Kuku-miku-anda-miku-txantxa-perro-kastellano-plon-plon-ikusi-det-erbie-lau-intxaurren-erdienbosgarrena- pus-ladron-ministron". Azkeneko "ministron" hori egokitutakoari pote hutsa ematen zitzaion (tomatearekin edo beste zerbaitekin erabilitakoa), barruan harria zuela. Potearen ahoa jo egiten zen harri hori irten ez zedin. "Betetzaileak" potea hartu eta ahalik eta urrunen bota behar zuen, ondoren, jasotzera joan eta bizkor baino bizkorrago abiapuntura itzultzeko. Behin hara iritis eta gero, potea lurrean utzi eta lagunak bilatzeari ekin behar zion, orduko ongi gordeta egoten baitziren. "Betetzaileak" norbait begiz jotzean, haren izena ozen esaten zuen, potea lurrean hiru bider joz eta "pote", "pote", "pote" esanez. Hala uzten zituen jokoz kanpo jokalariak. Baina ezkutatuen bila zebilen bitartean, norbaitek gordelekua utzi, potea hartu eta urrunera bota zezakeen, "betetzaileak" hura jaso bitartean berriro gordelekura itzultzeko aukera zuelarik.[2]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu