Pluteus umbrosus
Pluteus umbrosus Pluteaceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Pluteus umbrosus | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Pluteaceae |
Generoa | Pluteus |
Espeziea | Pluteus umbrosus P.Kumm., 1871 |
Deskribapena
aldatuKapela: 110 mm arteko diametrokoa, lehenengo erdi-esferikoa, ondoren ganbila, azkenean zabaldua edo pixka bat ahurra, sarritan titi txiki batekin, ertza ez oso zorrotza, batzuetan pitzatua, kapelaren gainazala zain erradialez estalia, ertzeraino irits daitezkeenak, diskoa ezkata tente dentsoz estalia dago, ertzerantz argiagoa.
Orriak: Nahiko estu, desberdinak, libreak, sabeldunak, zabalak (8 mm artekoak), lehenbizi zuriak, gero gris-arrosatik arrosara edo arrosa-marroira helduaroan, tanta marroi txikiekin, luparekin ikusten dira, ertza flokulosoa, arre-marroi ilun kolorekoa.
Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.
Hanka: 220 mm arteko garaierakoa eta 12 mm arteko lodierakoa, zilindrikoa, oinarri erraboilduna, betea, helduaroan barnehutsa, lehorra, fibrilosoa eta ildaskatua, hasieran zurixka, gero marroia orban txikiekin, ezkata arre-marroi kolorekoekin eta oinarrirantz fibrilekin.
Haragia: Mehea, hauskorra, higrofanoa kapelan, grisaxka-marroi kolorekoa eguraldi hezean, zurixka eguraldi lehorrean, usaina eta zaporea gutxi-asko errefauarena.[2]
Etimologia: Pluteus terminoa latinetik dator, hots, "pluteus" hitzetik, hau da, antzinako setio-makinatik. Zabaldutako kapela konikoaren formagatik. Umbrosus epitetoa ere latinetik dator, arrexka ilun kolorekoa esan nahi du.
Jangarritasuna
aldatuInteres gastronomikorik gabea.[3]
Nahasketa arriskua
aldatuPluteus cervinus delakoarekin nahas daiteke, baina hau orrien ertza iluna ez duelako bereizten da.
Sasoia eta lekua
aldatuUdan eta udazkenean. Hostozabalen eta koniferoen egur oso degradatuetan. Oso urria.
Banaketa eremua
aldatuKanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Brasil, Europa, Errusia, Japonia, Taiwan, Réunion.[4]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 196 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Sociedad micológica Barakaldo. Investigación y divulgación de la micologia.
- ↑ Pluteus umbrosus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.