Pluteus podospileus Pluteaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Pluteus podospileus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaPluteaceae
GeneroaPluteus
Espeziea Pluteus podospileus

Deskribapena aldatu

Kapela: 1 eta 3 cm bitarteko diametrokoa, zimurtua, ertza ildaskatua, arre-gorri edo sepia kolorekoa, oso iluna erdian (titi-erdi antzeko batekin) , ia beltza, ertzerantz argituz, ezkatatxoekin.

Orriak: Nahiko lodiak eta zabalak, estu samar, libreak, zuriak gaztetan, arrosak ondoren, ertz ilunagoarekin eremu batzuetan, flokosoa, pruinaduna eta arre kolorekoa.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.

Hanka: 2,4 eta 3 cm bitarteko garaietakoa eta 0,1 eta 0,3 cm bitarteko lodierakoa, arre koloreko pikorrekin hondo zurixkaren gainean.[2]

Haragia: Hauskorra, mehea eta zurbila, zurixka. Usain arinekoa eta zapore nabarmenik gabea.

Etimologia: Pluteus terminoa latinetik dator, hots, "pluteus" hitzetik, hau da, antzinako setio-makinatik. Zabaldutako kapela konikoaren formagatik.

Jangarritasuna aldatu

Ez da jangarria.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Pluteus diettrichii eta Pluteua nanus delakoekin nahas daiteke.

Sasoia eta lekua aldatu

Udan eta udazkenean. Zuhaitz hostoerorkorren egur usteletan. Urria.

Banaketa eremua aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Kuba, Puerto Rico, Birjina britainiar uharteak, Kolonbia, Europa, Errusia, India, Australia, Zeelanda Berria, Hegoafrika, Uganda, Kongoko Errepublika Demokratikoa.[4]

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 198 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. Cuña Fernandez Avelino. (2023). Avelinosetas.info.
  4. Pluteus podospileus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak aldatu