Pirla edo Pirlea jokoa taldeko haur-jolasa da. Juan Garmendia Larrañaga etnografoak Iraizotzen, Nafarroa Garaian, jaso zuen jokoaren inguruko informazioa.[1]

Arauak aldatu

Joko honetarako kale gorrian bost "pirla" edo zurezko post pieza jartzen ziren zutik. 40-45 cmko luzera izaten zuten eta mutur bat bestea baino zabalagoa. Horietatik lau bata bestetik metro erdira parekatzen ziren. Erdian, aurrekoen eta atzekoen artean, "bederatziko" izenez ezagutzen zen pirla jartzen zen. Hori beste lauak baino luzeagoa izaten zen eta bola izaten zuen buruan. "Bederatziko" izena, botatzen zuenak irabazten zituen bederatzi tantoetatik datorkio. Pirla bakoitzak tantoa balio zuen; erdikoa eta beste bat botaz gero, bi tanto; berarekin beste bi eramanez gero, hiru, etab. Pirla jokoan berrogeita hamar tantora jokatu ohi zen eta gehienetan neskak izaten ziren jokalari.[2]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu