Pierre Werner (Saint-André-lez-Lille, Frantzia, 1913ko abenduaren 29a - Luxenburgo, 2002ko ekainaren 24a) luxenburgotar politikaria izan zen. 1970ean Europako Ekonomia eta Diru Batasunaren oinarriak ezarri zituzten adituen batzordeko lehendakaria izan zen. Orduko eta geroko lan eta ekarpenak ezagutuz, Gizarte Zientzietako Asturiasko Printzea saria jaso zuen 1998an.

Pierre Werner


21. Luxemburgeko lehen ministro

1979ko uztailaren 16a - 1984ko uztailaren 20a
Gaston Thorn - Jacques Santer

19. Luxemburgeko lehen ministro

1959ko martxoaren 2a - 1974ko ekainaren 15a
Pierre Frieden - Gaston Thorn
Bizitza
JaiotzaLille1913ko abenduaren 29a
Herrialdea Luxenburgo
HeriotzaLuxenburgo2002ko ekainaren 24a (88 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaParisko Unibertsitatea
Parisko Ikasketa Politikoetako Institutua
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, diplomazialaria, ekonomialaria eta abokatua
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Alderdi politikoa Christian Social People's Party (en) Itzuli

Pierre Wernerrek zuzenbide eta zientzia politikoko ikasketak egin zituen. 1938an Luxenburgoko Banku Nagusian legelari gisa hasi zen lanean, eta 1944an zuzendari-idazkaritza lortu zuen. 1945ean Banketxeak Kontrolatzeko komisario izendatu zuten. 1953tik 1974ra bitartean, Luxenburgoko koalizio-gobernu desberdinetan, zenbait kargu izan zituen: Ogasuneko eta Barne Arazoetako ministro (1954); estatu ministro, lehen ministro, Kanpo Arazoetako ministro, Justizia eta Altxorraren ministro (1964); estatu ministro, lehen ministro, Ogasuneko ministro (1969). 1968ko hauteskundeez gero, gobernuburu izan zen, 1974. urtera arte. 1970eko urrian, Europako Ekonomia Erkidegoaren aurrean, Europako Ekonomia eta Diru Batasunerako bidean eman beharreko urratsak biltzen zituen txostena aurkeztu zuen. Dokumentua 1979an onartu zen, Werner Plana izenarekin. Planak batasuna hiru alditan lortzea proposatzen zuen, hamar urteko epean. Luxenburgoko barruko politikari dagokionez, Gaston Thornen gobernuaren ondoren (1974-1979), Pierre Wernerrek irabazi zituen hauteskundeak, eta 1979an gobernuko lehendakaritza, Estatu Ministerioak, Herri Administrazioko Ministerioa eta beste zenbait ministerio eskuratu zituen, harik eta 1984ko uztailean Jacques Santerrek haren lekua hartu zuen arte. 1985etik 1987ra bitartean, Luxenburgoko Telebista Konpainiako Administrazio Batzordeko lehendakari izan zen. 1989tik 1996ra bitartean, Europako Satelite Elkarteko lehendakari izendatu zuten. 1998ko ekainean Gizarte Zientzietako Asturiasko Printzea saria jaso zuen, Europako Batzordeko lehendakari Jacques Santer luxenburgotarrarekin batera, «euroaren aitatasuna» aitortu zitzaielarik.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu