Phlebia radiata Meruliaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria, ezkozkoa da (heltzean larrukara).

Phlebia radiata
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaPolyporales
FamiliaMeruliaceae
GeneroaPhlebia
Espeziea Phlebia radiata
Fr., 1821

Sinonimoak: Auricularia aurantiaca, Phlebia contorta, Phlebia donkii.

Deskribapena aldatu

Karpoforoa: Guztiz erresupinatua eta substratuari estu-estu finkatua; gutxitan altxatzen da ertzetik. Hasieran, zentimetro bateko edo gehiagoko diametroko geruza biribilduetan garatzen da, batu eta zenbait dezimetroko gainazalak eratzen dira. Himenioa erradialki ildaskatua, izurtua, eta loditua ale gazteetan, batez ere ertzean, ondoren garatxoduna edo lobulatua; kolorea, laranja zurbiletik laranja bizira doa edo arrosatik gris zurbilera. Ertza argiagoa, zurixka.

Haragia: Gelatinakara, biguna egoera freskoan, adarkara eta larrukara egoera lehorrean.[2]

Jangarritasuna aldatu

Ez du sukaldaritzako baliorik.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Phlebia rufa delakoarekin nahas daiteke, Peniophora incarnata espezieak ere badu antza

Sasoia eta lekua aldatu

Urte osoan. Usteldura zuria sortzen du ; hostozabalen zur hiletan, koniferoetan gutxiago, motzondoetan eta, oro har, enborren azalean eta adar erorietan.[4]

Banaketa eremua aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Europa, Errusia, Nepal, Kaukasia, Australia, Zeelanda Berria, Japonia, Kaukasia, Brasil, Gabon, Txile.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 586 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia..
  4. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa.. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 322 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak aldatu