Pedro María Vera y Zuria

Pedro María Vera y Zuria (Santiago de Querétaro, 1874ko urtarrilaren 14aPuebla, 1945eko uztailaren 28a) mexikar elizgizona izan zen, Puebla de los Ángelesko artzapezpikua.

Pedro María Vera y Zuria
Archbishop of Puebla (en) Itzuli

1924ko maiatzaren 2a -
Enrique Sánchez y Paredes (en) Itzuli - José Ignacio Márquez y Tóriz (en) Itzuli
Elizbarrutia: Roman Catholic Archdiocese of Puebla (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaSantiago de Querétaro1874ko urtarrilaren 14a
Herrialdea Mexiko
Heriotza1945eko uztailaren 28a (71 urte)
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Bizitza aldatu

1874ko urtarrilaren 14an jaio zen Santiago de Querétaron. 1888an apaizgaitegi txikian sartu zen eta 1893an Querétaroko lizeo katolikoan. 1897ko abenduaren 27an apaiztu zen Querétaron eta 1898ko urtarrilaren 1ean lehen meza eman zuen El Puebliton[1].

Egun batzuk geroago Erromara eta Lur Santura erromerian joan zen Florencio Rosas artxidiakonoarekin batera. Bidaian larri gaixotu zen eta Mexikora itzuli zen. Medikuek uste zuten gaixotasuna hilgarria izango zela, baina sendatu egin zen eta mirari hori Ama Birjinari egotzi zion[1].

1914an Manuel Rivera Muñoz Querétaroko apezpikua hil zen eta Pedro María Vera y Zuria elizbarrutiko gobernuko idazkari izendatu zuten. Kargu honetan bost urtez egon zen, eta 1919an apaizgaitegiko errektore bihurtu zen[1].

1924ko maiatzaren 27an (beste datuen arabera, maiatzaren 2an[2]) Pio XI.a aita santuak Puebla de los Ángelesko artzapezpiku izendatu zuen[1][3]. Urte bereko abuztuaren 13an seminarioko erretore kargua utzi zuen. Abuztuaren 24an apezpiku ordenatu zuten Puebla de los Ángelesko katedralean. Mitis, Infatigabilis, Pietissimus leloa hautatu zuen[1].

1924ko irailaren 15ean, Acatzingo de Hidalgoko Andre Maria Doloretakoaren irudiaren koroatzea egiaztatu zuen, eta urriaren 4tik 12ra Mexiko Hirian ospatu zen Mexikoko Lehen Kongresu Eukaristiko Nazionalean parte hartu zuen[1].

1926-1929ko gerra zibilean, El Pasora (Texas, Ameriketako Estatu Batuak) joan zen fededunen jazarpena zela eta. 1929ko ekainaren 30ean Pueblara itzuli zen[1].

1939an, Guadalupeko Urte Santua aldarrikatu zen, beraz, abenduaren 31n, Pedro María Vera y Zuria artzapezpikuak Tepeyacerako erromeria antolatu zuen[4].

1944an Pueblako Eskola Apostolikoa sortu zuen, apaiz izateko bokazioa sentitzen zuten mutilak apaizgaitegian sartzerako intelektualki eta moralki prestatzeko[1].

1945eko uztailaren 28an hil zen eta Pueblako Frantziar Panteoian hobiratu zuten. 1953ko azaroaren 19an gorpua Pueblako katedralera eraman zuten[1].

Lanak aldatu

  • Ecos del terruño: ensayos literarios, originales (Azteca, 1925)[5]
  • Cartas a mis Seminaristas: en la primera visita pastoral de la arquidiócesis (bil liburukitan; Puebla, Escuela Linotipografica Salesiana, 1926)[6]
  • Diario de mi Destierro (El Paso, Revista Católica, 1927)[7]
  • Visitas al Santísimo Sacramento: entresacadas de las obras del V. siervo de Dios don Juan de Palafox y Mendoza, obispo de la Puebla de los Angeles, y de otros autores (1928)[8]
  • Cartas sobre mi primera visita ad limina apostolorum publicadas por primera vez en la Revista eclesiástica del Arzobispado de Puebla (1933)[9]
  • Itinerario de la peregrinación guadalupana de México al Congreso Eucarístico de Buenos Aires (1935)[10]
  • Diario de la Tercera Peregrinación Nacional Guadalupana a Roma y Lourdes y de mi Segunda Visita Ad limina Apostolorum
  • Cartas sobre mi Visita a Argentina, con motivo de la celebración del XXXII Congreso Eucarístico Internacional
  • Cancionero Cristiano[1]

Ondorengotza apostolikoa aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d e f g h i j (Gaztelaniaz) «Excmo. Sr. Dr. Don Pedro Vera y Zuria (1924-1945)» Arquidiócesis de Puebla (Noiz kontsultatua: 2023-12-25).
  2. a b (Ingelesez) «Archbishop Pedro María Vera y Zuria» Catholic Hierarchy (Noiz kontsultatua: 2023-12-25).
  3. (Gaztelaniaz) Luna Ch., Mario. «Don Pedro Vera y Zuria tomó posesión como Arzobispo» El Censor 2020-05-27 (Noiz kontsultatua: 2023-12-25).
  4. (Gaztelaniaz) Bautista González, José Luis. «La historia peregrina de la iglesia angelopolitana» Angelus 2021-02-09 (Noiz kontsultatua: 2023-12-25).
  5. (Gaztelaniaz) Vera y Zuria, Pedro. (1925). «Ecos del terruño: ensayos literarios, originales» Azteca (Noiz kontsultatua: 2023-12-25).
  6. (Ingelesez) «Cartas a mis seminaristas : en la primera visita pastoral de la arquidiócesis / Pedro Vera y Zura» HathiTrust (Noiz kontsultatua: 2023-12-25).
  7. (Ingelesez) «Diario de mi destierro / Pedro Vera y Zuria» HathiTrust (Noiz kontsultatua: 2023-12-25).
  8. (Gaztelaniaz) Vera y Zuria, Pedro. (1928). Visitas al santísimo sacramento: entresacadas de las obras del V. siervo de Dios don Juan de Palafox y Mendoza, obispo de la Puebla de los Angeles, y de otros autores. Revista Católica (Noiz kontsultatua: 2023-12-25).
  9. (Gaztelaniaz) Vera y Zuria, Pedro. (1933). Cartas sobre mi primera visita ad limina apostolorum publicadas por primera vez en la Revista eclesiástica del Arzobispado de Puebla. (Noiz kontsultatua: 2023-12-25).
  10. (Gaztelaniaz) Vera y Zuria, Pedro. (1935). Itinerario da la Peregrinación Guadalupana de México al Congreso Eucarístico de Buenos Aires. (Noiz kontsultatua: 2023-12-25).

Kanpo estekak aldatu