Pio VIII.a[1] (latinez Pius PP. VIII), jaiotzako izenez Conte Francesco Saverio Maria Felice Castiglioni Ghisleri (Cingoli, Elizaren Estatuak, gaur egungo Italia, 1761eko azaroaren 20a - Erroma, 1830eko azaroaren 30a) Eliza Katolikoko Aita Santu izan zen 1829ko martxoaren 30etik bere heriotza egunera arte.

Pio VIII.a


253. Aita santu

1829ko martxoaren 31 - 1830eko azaroaren 30a
Leon XII.a - Gregorio XVI.a
kardinal

1816ko martxoaren 8a - 1829ko martxoaren 31
elizbarrutiko apezpiku

1816ko martxoaren 8a -
Carlo Bellisomi (en) Itzuli - Antonio Maria Cadolini (en) Itzuli
Elizbarrutia: Roman Catholic Diocese of Cesena-Sarsina (en) Itzuli
elizbarrutiko apezpiku

1800ko abuztuaren 11 -
Francesco Antonio Marcucci (en) Itzuli - Pietro Paolo Mazzichi (en) Itzuli
Elizbarrutia: Diocese of Montalto (en) Itzuli
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakFrancesco Saverio Castiglioni
JaiotzaCingoli1761eko azaroaren 20a
Herrialdea Aita Santuen Lurraldea
HeriotzaErroma1830eko azaroaren 30a (69 urte)
Hobiratze lekuaSan Petri basilika
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
Ezkontidea(k)ezkongabea
Hezkuntza
HeziketaErromako La Sapienza Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakapaiz katoliko latindarra eta apezpiku katolikoa
Lantokia(k)Erroma eta Aita Santuen Lurraldea
KidetzaArcadiako Akademia
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Find a Grave: 8808635 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Ottavio Castiglioni eta Sanzia Ghisleri kondeen semea izan zen. Osimoko jesuiten ikastetxean teologia ikasi zuen eta Boloniako unibertsitatean zuzenbide zibil eta kanonikoan doktoratu zen.

1875ean izendatu zuten apaiz, eta bikario orokorra izan zen Anagni, Fano eta Ascoli Picenon. Pio VII.ak Montaltoko gotzain izendatu zuen 1800ean. Napoleonen inbasioaren aurrean, Aita Santuari bere estatuak defendatzen jarraitzeko aholkatu zion; hori zela eta, Napoleonengandik ihesi ibili behar izan zuen Italiako hainbat herritan zehar. Napoleon garaitu zutenean Montaltora itzuli zen berriz. 1816an kardinal izendatu zuten, eta Erroman garrantzia handiko postuak bete zituen.

Aita Santu aldatu

Leon XII.aa hil ostean Aita Santu aukeratu zuten. Korronte liberal eta arrazionalistak gaitzetsi zituen, misioak indartu zituen eta zuhur jokatu zuen Britainia Handian, Belgikan eta Polonian indarra hartzen ari ziren askatasun zibil eta politikoen aldeko mugimendu katolikoen aurrean.

Aliantza Santuaren defendatzaile zen arren, Federiko Gilen III.a Prusiakoarekin gatazkak izan zituen ezkontza mistoen gainean. 1830eko Frantziako iraultzak antiklerikalismoa indartu zuen. Pio VIII.ak, egoera baretu nahian, Orleanseko Luis Feliperen monarkia liberala onartu zuen. Barne politikari dagokionez, Elizaren estatuetan bizi ziren klase apalenen bizi maila hobetzen ahalegindu zen.

1830eko azaroaren 30ean hil zen Erroman, eta bere gorpua Vatikanoko basilikan hilobiratu zuten 1846an.

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pio VIII.a  


  Artikulu hau Italiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.