Paulo Iztueta

euskal idazlea

Paulo Iztueta Armendaritz (Berastegi, Gipuzkoa, 1941eko martxoaren 22a) euskal idazle eta filologoa da. Filosofian lizentziatua da (Erroma, 1969), eta Soziologian doktorea (Paris, 1976). 1981ean argitaratutako tesi horretan euskal klero kontestatarioaren soziologia aztertu zuen.[1] Izan ere, soziologiaren ikuspuntutik landu ditu politika, hizkuntza, erlijioa, kultura eta literatura.[2][3]

Paulo Iztueta
Bizitza
JaiotzaBerastegi1941eko martxoaren 22a (83 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaSan Tomas Akinokoa Eliz-Unibertsitatea
Doktorego ikaslea(k)Josu Amezaga Albizu
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta filologoa
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
KidetzaUZEI
Euskal Kulturaren Batzarreak
Elkar
Udako Euskal Unibertsitatea

Inguma: paulo-iztueta-armendariz Literaturaren Zubitegia: 77

Kultur eragile aldatu

Areatzako sakramentinoen Arnas aldizkaria zuzendu zuen 5 urtez (1959-64).

Zabal (1973-1977) aldizkariaren sortzaile eta lankide izan zen Iparraldean.[4] 1974an, Elkar argitaletxearen sortzaile eta partaide ere izan zen. Euskal Kulturaren Batzarreetan (EKB) bideratzailea izan zen 1983an.

2000. urtean, Utriusque Vasconiae argitaletxea sortu zuen, hainbatetan lankide izan duen Jokin Apalategirekin, diskurtso unibertsala testuinguru partikularretik abiatuta lantzeko asmoz.[5]

Lanak aldatu

Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-baseak, guztira berak sorturiko 120tik gora lan erakusten ditu.[6] Bere liburu aipagarrienak hauek dira:

Saiakera aldatu

Poesia aldatu

Biografia aldatu

Kolaborazioak beste liburutan aldatu

Sariak aldatu

  • 1979. CAP, Irun Literatur Saria Poesian: Herbestean.
  • 1996. CAP, Irun Literatur Saria Saiakeran: Intelligentsia kimatuaren orbelak.

Erreferentziak aldatu

  1. «Iztueta Armendariz, Paulo - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-03).
  2. Iztueta, Paulo. (2011). «Euskal kulturaren egoera gerraurrean eta gerraoste hurbilean, Euskal Pizkundetik hasi eta Txillardegi eta Salbatore Mitxelenaganaino.» Vimeo (Vimeo): Bideoa. (Noiz kontsultatua: 2018-09-03).
  3. Iztueta, Pauo. (2012). «Jon Mirande, Jose Luis Alvarez Enparantza "Txillardegi" eta Gabriel Aresti» Vimeo (EKT HUHEZI) (Noiz kontsultatua: 2018-09-03).
  4. Iztueta, Paulo. (). ZABAL, Euskal Pentsamendu Berritzailearen Sorrerak liburuaren aurkezpena. Paulo Iztueta eta Jokin Apalategi. Youtube (Noiz kontsultatua: 2018-09-03).
  5. (PDF) Paulo Iztueta Armendarizen hautagaiaren curriculuma. (Noiz kontsultatua: 2018-09-04).
  6. Iztueta Armendariz, Paulo. (2018). «Paulo Iztueta Armendariz :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (UEU) (Noiz kontsultatua: 2018-09-04).

Kanpo estekak aldatu