Jokin Apalategi

euskal idazlea

Jokin Apalategi Begiristain (Ataun, Gipuzkoa, 1943 - ) soziologoa eta euskal idazlea da.

Jokin Apalategi

Uztaroko zuzendaria

Bizitza
JaiotzaAtaun, 1943 (80/81 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
BizilekuaAngelu
Familia
Ezkontidea(k)Maite Idirin
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
frantsesa
Jarduerak
Jardueraksaiakeragilea, soziologoa, poeta, unibertsitateko irakaslea eta idazlea
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
KidetzaUdako Euskal Unibertsitatea

Inguma: jokin-apalategi-begiristain Literaturaren Zubitegia: 141

Ibilbide profesionala aldatu

1977an Parisko Unibertsitatean defenditu zuen doktore-tesian nazionalismoa eta nazio-arazoa Euskal Herrian gaia aztertu zuen. Liburu moduan argitaratuta harrera ona jaso zuen, mila ale saldu ziren frantsesez eta 7.000 espainieraz. Espainierazko bertsioa debekatuta egon zen Hegoaldean eta argitaratzeko arazo asko izan zituen zentsurarekin. Berdin gertatu zen Levi Straussen Arraza eta historia liburuaren euskarazko itzulpenarekin.

 
Maite Idirin omentzeko liburua (UEU, 2023)[1]

Nazioarteko 150 bat argitalpen ditu aldizkari zein kongresutan, gutxienez.[2] Psikologia Sozialeko katedraduna izan da Euskal Herriko Unibertsitatean.

Datu biografikoak aldatu

Egun Angelun (Lapurdi) bizi da. Bere emaztea Maite Idirin kantari eta musikologoa izan zen, eta semea Ur, unibertsitateko irakaslea eta idazlea da.

Idazlanak aldatu

Saiakera aldatu

Poesia aldatu

Terminología aldatu

Guztira, Inguma datu-basean 100 baino gehiago dira bere lanak.[5]

Uztaro aldizkariko zuzendaria (1990-2017) aldatu

Uztaro aldizkariko zuzendaria izan zen 1990ean sortu zenetik, 2017an Gidor Bilbaok ardura hori hartu zuen arte.[6][7] 27 urte horietan argitaratu ziren 100 zenbaki horietan aldizkariak 621 artikulu eta 558 egile bildu zituen. 2011n Latindex zientzia aldizkarien sarean sartzea lortu zuten, euskarazko artikulu horiek nazioarteko ikerketa mailan errekonozituz.

Aldizkariaren zuzendaritza utzi zuenean Apalategik, erronka moduan, eskatu zuen Unibasq-ek autonomia edo subiranotasuna izan zezan, bertako ikerketen ebaluazioa Euskal Herrian bertan egin ahal izateko, Madrilek nahi duenaren menpe ez egoteko.[2]

 
Uztaro aldizkariko egilekideen grafoaren zati bat. nork norekin idatzi du (2020-10)[8]
 
Uztaro aldizkaria.

Erreferentziak aldatu

  1. Apalategi, Jokin; Iztueta, Paulo. (2023). «Maite Idirin, herrigintzan kantuz» www.ueu.eus (Bilbo: Udako Euskal Unibertsitatea) ISBN 9788484388524. (Noiz kontsultatua: 2023-06-01).
  2. a b Larrabe Arnaiz, Ainhoa. ««Espainiak independentzia du ikerketak ebaluatzeko; guk, ez»» Berria (Noiz kontsultatua: 2017-08-10).
  3. Begiristain, Jokin Apalategi. (1989-12-12). Soziologia orokorra. UEU ISBN 978-84-86967-10-9. (Noiz kontsultatua: 2024-01-21).
  4. Begiristain, Jokin Apalategi. (1989-12-12). Soziologia orokorra (PDF bertsioa). UEU ISBN 978-84-86967-10-9. (Noiz kontsultatua: 2024-01-21).
  5. Jokin Apalategi Begiristain :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea. (Noiz kontsultatua: 2017-03-18).
  6. «Uztaro aldizkariak 100: euskal produkzio zientifikoaren bilgune 1990tik» Uriola.eus (Noiz kontsultatua: 2017-03-18).
  7. Jokin Apalategi: “ Gehiagoz inork ezin du esan euskararentzat bete ezinezko alor zientifikoak existitzen direnik” :: Buruxkak Liburutegi digitala. (Noiz kontsultatua: 2017-03-22).
  8. «Uztaro aldizkariko egilekideen grafoa (2020-10)» query.wikidata.org (Wikidata Query Service) (Noiz kontsultatua: 2020-10-11).

Kanpo estekak aldatu