Pasaiako badia Gipuzkoako mendebaldean dagoen itsas sarrera estua da. Gaur egun Pasaiako portua dago bertan, Gipuzkoako itsas-portu nagusia. Oiartzun ibaia eta Molinao errekak bertan isurtzen dituzte urak eta iparraldean bi tontorrek mugatzen dute, sarrera sakon eta estua sortuz.

Pasaiako badia
Motabadia
Geografia
Map
Koordenatuak43°19′26″N 1°55′12″W / 43.3239601°N 1.9200754°W / 43.3239601; -1.9200754
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
EskualdeaOiartzualdea
UdalerriaPasaia

Pasaia, Donostia, Lezo eta Errenteria artean banatzen ditu bere lurrak. Gipuzkoako historian gatazka puntua izan da, bere kontrola udalerri horien artean lehian egon baita.

Historia aldatu

 
Pasaiako badiaren antzinako gutxi gorabeherako itxuraren muntaia. Ez da zehatza, baina ikus daiteke bere hedadura nolakoa zen urbanizazio ia osoaren aurretik