Parasite (2019ko filma)
Parasite (Hangul: 기생충; RR: Gisaengchung) 2019ko Bong Joon-ho korear zinema zuzendariaren film komikoa da. Bi familiaren arteko harremanaren inguruko komedia beltza da Gisaengchung.[1]
Filmak Cannesko Zinemaldian Urrezko Palma irabazteaz gain, oso kritika onak jaso zituen. 92. Oscar Sarietan, sei izendapen lortu zituen, eta hauetatik lau sari eskuratu zituen: Film onenaren Oscar Saria, Zuzendari onenaren Oscar Saria, Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Saria eta Nazioarteko film onenaren Oscar Saria. Film onenaren Oscar Sari nagusia irabazi zuen ingelesez besteko lehen filma bihurtu zen.[2]
Argumentua aldatu
Ki-taeken familiako guztiak langabezian daude, eta Park familia aberatsaren bizimoduak izugarrizko interesa pizten die. Egun batean, semea Parken etxean ingelesezko eskolak emateko gomendatzen dute. Bidaia kontrolaezin baten hasiera izango da, eta inor ez da onik aterako.[3]
Aktoreak aldatu
- Song Kang-ho: Ki-taek
- Lee Sun-kyun: Mr. Park
- Cho Yeo-jeong: Yeon-kyo
- Choi Woo-shik: Ki-woo
- Park So-dam: Ki-jung
- Jang Hye-jin: Chung-sook
- Lee Jung-eun: Moon-gwang
- Jung Ziso: Da-hye
- Jung Hyeon-jun: Da-song
- Park Seo-joon: Ki-wooren laguna
Erreferentziak aldatu
- ↑ «Aniztasuna eta kalitate bermatua» Berria 2019-06-01 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
- ↑ «'Parasite'-ren ezusteko nagusitasuna» Berria 2020-02-10 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
- ↑ «Bong Joon Ho, Ken Loach, Nakache eta Toledano, Oliver Laxe eta Wang Xiaoshuai zinemagileen azken lanak izango dira Donostia Hiria Publikoaren Saria eskuratzeko lehian» Donostiako Zinemaldia 2019-07-17.
Kanpo estekak aldatu
Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |