Paranoia Agent
Paranoia Agent (japonieraz: 妄想代理人 Hepburn: Mōsō Dairinin ) japoniar anime marrazki bizidun telesail bat da, Satoshi Konek Wowowerako sortua.
Paranoia Agent | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Satoshi Kon |
Argitaratze-data | 2004 |
Jatorrizko hizkuntza | japoniera |
Jatorrizko herrialdea | Japonia |
Atalak | 13 |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | horror anime and manga (en) eta psychological horror (en) |
Iraupena | 25 minutu |
Diskoetxea | NBCUniversal Entertainment Japan LLC (en) |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Satoshi Kon |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Susumu Hirasawa (en) |
Emanaldia | |
Jatorrizko igorlea | WOWOW (en) |
Hasiera-data | 2004ko otsailaren 2a |
Amaiera-data | 2004ko maiatzaren 17a |
mousou.asmik-ace.co.jp | |
Sinopsia aldatu
Lehen minutuetan, Konek Japoniako pitzaduren, sistema kapitalistaren eta produktibismoaren inguruko gogoeta sustatu nahi du, baina hori abiapuntua besterik ez da. Berehala egingo du pantailan agerpena batearen mutilak. Patinetan ibiltzen da nerabea, eta pertsonak kolpatzen hasi da gauez, urrezko bate tolestu batekin, euren arazoetatik aska daitezen. Eraso horien berri izan bezain laster, bi polizia agentek ikerketa bat abiatuko dute, nerabea atzemateko.[1]
Istorio nagusiak aurrera egin ahala, ikusleek pertsonaia berriak ezagutuko dituzte, eta haiekin batera ugarituko dira jorraturiko gaiak: indarkeria matxista, prostituzioa, suizidioa, eliteko enpresaritza, institutuko liskarrak, haur baten bidaia iniziatikoa... superbotereak dituzten gerlarien inguruko bideo joko bat ere kabitzen da unibertso horretan.[1]
Erreferentziak aldatu
- ↑ a b «Sistema kapitalistaren paranoia» Berria 2021-11-27 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
Kanpo estekak aldatu
Artikulu hau telebistari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |