Paldiño-joko trebezia erakusteko haur-jolasa da. Juan Garmendia Larrañaga etnografoak Errazkinen, Nafarroa Garaian, jaso zuen jokoaren inguruko informazioa.[1]

Arauak aldatu

Mutikoek harri gainean egiten zuten joko honetarako, aurrena kartoiaz "paldiño" izeneko biribilak egiten ziren, batzuak txikiak eta besteak handiak eta lodiak. Txikienak, "lauko" itxurakoak (bost xentimo), bi koloretan margotzen ziren tintaz edo lapitzez. Mutiko bakoitzak bere "paldiñoa" jartzen zuen harri gainean, metatxoa osatuz. Bi mutiko baziren, bi "paldiño" bata bestearen gainean. Hiruzpalau metrotik "paldiño" handiagoa eskuan hartu eta arrasean, lurretik hurbil, txikiagoak jotzen ahalegindu behar zuen, ahal zuen hurbilen uzten bestela. Honen ondoren berriro "paldiño" handia hartu eta txikien gainera bota behar zuen, bira eman eta kolorez aldatzeko. Hori lortzen zuenak "paldiñoa" bereganatzen zuen. [2]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu