Ossicaulis lignatilis

Ossicaulis lignatilis Lyophyllaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Gaztetan bakarrik kontsumi daiteke, kalitate gastronomiko kaskarrarekin.

Ossicaulis lignatilis
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaLyophyllaceae
GeneroaOssicaulis
Espeziea Ossicaulis lignatilis

Sinonimoak: Clitocybe lignatilis, Pleurotus lignatilis, Hothopanus lignatilis, Pleurocybella lignatus.

Deskribapena aldatu

Kapela: 3 eta 5 cm bitarteko diametrokoa, ganbil irregularretik lau-deprimitura, ertza biribildua (gaztetan), inkurbatua, lobulatua. Azal leuna, lehorra, matea, zeta antzekoa, goialdean zuntzexka erradialak izaten ditu, hezur kolorea (zuria-krema-grisa).

Orriak: Zuriak, adnatu-dekurrenteak, estu eta meharrak.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: Zilindrikoa, alboan, askotan kurbatua, pruinaduna, luzetarako zuntzexkekin, zuri-gris kolorekoa, oinarrian mizelio zuria.

Haragia: Zuri-gris kolorekoa, urria, irinaren usain eta zaporekoa.[2]

Jangarritasuna aldatu

Kalitate txikiko jangarria.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Clitocybe zuri arriskutsuekin nahas daiteke, baina hauek ez dira zurean ateratzen, Clitocybe truncicola izan ezik, honek intsektizida usaina du eta ez du mizelio zuririk. Pleurocybella porrigens espeziearekin ere bai, hau sesila da (oinik gabea), espatula moduan, koniferoen, haritzen pagoen eta abarren zurean ateratzen da.[4]

Sasoia eta lekua aldatu

Udazkenean, soropildua hazten da (oinak elkartuta), taldeka. Saprofitoa, deskonposatzen hari diren hostozabalen egurretan (artelatza, makala, gaztainondoa). Azalaren azpian edo enbor hutsen barruan. Nahiko arrunta.

Banaketa eremua aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia, Kaukasia, Japonia, Txina, Australia.[5]

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 120 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Morales Pulido Juan, Carmona Perate José Julián. (1981). Sociedad Micologica Extremeña, Medalla de Extremadura 2019.
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  5. Ossicaulis lignatilis: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak aldatu