Orkingo haritza

Nafarroa Garaiko haritz monumentala

Orkingo haritza Nafarroa Garaiko Ultzamako Arraitz-Orkin kontzejuko Orkin auzotik gertu dagoen milaka urteko haritza da. Zuhaitza Monumentu Natural izendatu zuten 2009an. Zuhaitz eder hau Oianako larrean dago.[1] Haritz honek eta bere inguruneak edertasun handiko paisaia osatzen dute.

Orkingo haritza
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaOrkin
Koordenatuak42°59′02″N 1°38′22″W / 42.98378°N 1.63933°W / 42.98378; -1.63933
Map
Arkitektura
Dimentsioak13,8 (altuera) × 23 (zabalera) m

Kokapena aldatu

N-121-A errepidetik, NA-4230 errepidea hartu Larraintzarrera. Lehenengo desbideratzeak, ezkerrean, Arraitz-Orkin adierazten du. Herria zeharkatu eta zelai batzuetara doan bide batetik jarraitu behar da. Ondoz ondoko bidegurutzeetan, ezkerra, eskuina, ezkerra eta ezkerra hartu behar dira. Gurutzatu ondoren ate batzuk, muinoa igotzen da eta zuhaitza zelai erdian ikusten da, herritik 1,4 kilometrora.[2]

Deskribapena aldatu

Haritz ederra, motza, kopa zabal eta borobilarekin eta oinarri handi batekin. Baoak osatzen dituzten sakonerako sustraiak ugariak dira bertan; animalia batzuek gordelekuak osatzeko aprobetxatzen dituzte. Enbor lodian garatxoak irteten dira eta, bost bat metrora, altuera, metro bateko diametroko zulo bat irekitzen da. Alea 2009an izendatu zuten Monumentu Natural, bere tamaina, itxura eta adina zirela eta.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu