Oma Kortezubi (Bizkaia) ekialdean eta herrigunetik kanpo dagoen auzoa da, Basondo eta Gabika (Ereño) artean kokatutakoa. Haran itxi eta endorreiko bat da, hau da, urak irtenbiderik ez duen puntua[1].

Oma
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Bizkaia
UdalerriaKortezubi
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak43°20′10″N 2°37′01″W / 43.33611°N 2.61694°W / 43.33611; -2.61694
Demografia

Basoa aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Omako basoa»
 
Ibarrolaren "Baso margotua".

Auzo honetan Agustin Ibarrolak egindako "Baso margotua" dago. Izan ere, artista bizkaitarrak hango pinudia margotu zuen forma abstraktuak eta begi-efektu ederrak sortuz. XX. mendeko hirurogeigarren hamarkadan sortutako "Land art" korronte sortzailearen adierazpena da; izan ere, korronte honen helburua lan artistikoa naturara eramatea da, paisaia artistaren marko, euskarri eta materia gisa erabiliz.

Bibliografia aldatu

  • "Ibarrola: El bosque de Oma.". Agustin Ibarrola. EHU, 2000.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko Unibertsitatea, EHU. (2017). Urdaibaiko Gida Zientifikoa. EHU, 99 or. (Noiz kontsultatua: 2020-01-21).

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Bizkaiko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa